Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Agricultura
Noticias EHNE
ACTUALIDAD AGRICULTURA
Irulegiko mahastia

Frantziako Gobernuari salbuespenezko neurriak ezartzeko eskatu diete hautetsiek

  • Los viñedos de Irulegi han solicitado que se declare zona afectada por los daños que ha creado el Mildiu

Irulegiko mahastietan Mildiu onddoak gogor jo du uda honetan eta asko hedatu dela salatu dute mahastizainek. Baldintza klimatikoek lagunduta zabaldu da aipatu gaixotasuna eta egoerari aurre egiteko Iñaki Echaniz eta Frederique Espagnac Pirinioetako Departamentuko hautetsiek Frantziako Gobernuari salbuespenezko neurriak har ditzan eskatu diote Irulegiko mahastigintzak aurrera egiteko behar beharrezkoak direla gaineratuz.

Orain arteko ez dute balio
Irulegiko mahastizainek orain arte Mildiuari aurre egiteko erabili ohi dituzten neurriak martxan jarri arren, onddoak baldintza klimatiko ezinhobeak izan ditu zabaltzeko eta zer egin ez dakitela daude; “inoiz ikusi gabeko” Mildiu eraso baten aurrean daudela nabarmendu dute.Hezetasun handiak eta gehiegizko urak onddoaren ugaritzea bultzatu du eta aurretik egon den idorteak mahastiak jada ahulduta harrapatu ditu. Hori horrela, bi hautetsiek Marc Fesneau Nekazaritza eta Elikadura ministroari gutuna helarazi zioten Irulegiko mahastiak “gune kaltetu” izendatu ditzan eta horrela salbuespenezko laguntzak bidera ditzan eskatuz.

Kalitate eta kopuruan behera
Mildiu onddoak mahastien uztaren kalitatean zein kantitatean eragin zuzena izango du eta Espagnacek gaineratu du oraindik ere ez dakitela zein neurritan, baina “suntsitzailea” izan daitekeela. Nekazaritza Ministroari gutuna igorri ondonen, mahastizainak zein hautetsiak egoerari aurre egiteko lagungarri izango zaizkien laguntzen zain daude