Gipuzkoako Foru Aldundiak abenduaren 28an Aiako Testaje Gunean Abelgorrien osasun kontrolerako programa berezian aldaketak izango direla eman zuen jakitera. Hau da, orain arteko kontratu guztiak bertan behera geldituko dira eta 2024an programan parte hartu nahi izanez gero kontratu berria sinatu beharko da.
Akordioa aplikatzen dela bermatu beharko dela eta ekoizpen kostuen eta jasotzen den prezioaren arteko arrakala gutxituz
Datozen hilabeteetan gerta daitekeenari aurre hartu behar zaio
Eusko Jaurlaritzak zuzeneko diru laguntzakeman dizkie jarduerari eusteko helburuz
EITB Datak egindako datuen azterketaren arabera, jaitsierarik handiena abeltzaintza ustiategiek jasan dute
Azaroan Esneki Azoka antolatu zuten Tolosan. Aurten 85 gazta eta jogurtek hartu dute parte Euskal Herriko gazta eta esnekien lehiaketan. Zortzi kategori desberdin antolatu zituzten txapeleketan: gazta freskoa, gazta laktikoa, pasta biguna, gazta urdina, behi gazta ondua, ardi gazta ondua, ahuntz gazta ondua eta azkenik, jogurta. Esne ekoizleen kasuan hurrenez hurren hauek izan ziren irabazleak: Lehen atalean Lusuri; bigarrenean, Askibil gaztandegiaren Auntzai Leuna; hirugarrenean Goine Berriren Gála; laugarrenean Kortariko Bordaren Erreka; bosgarrenean Kortariko Bordaren Lixardia; seigarrenean Remiro; zazpigarrenean Larruz eta jogurtetan Iztuetaren jogurt krematsua.