Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Medio ambiente
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Medio Ambiente
Piaspen bost aerosorgailu jartzea aurreikusten du Statkarftek

Proiektua jada erregistratu du Eusko Jaurlaritzan

  • Statkfart ya ha comenzado con los trámites burocráticos para realizar el proyecto Piaspe
  • Tras el registro del proyecto en Lakua, lo siguiente será superar los trámites medioambientales

Azaroaren hasieran Piaspeko parke eolikoa eraikitzen hasteko lehen izapidea egin zuen Statkraft enpresanorvegiarrak: Eusko Jaurlaritzan Piaspeko proiektua erregistratu zuen. 33 MWko potentzia, bost aerosorgailu eta Azpeitiako, Errezilgo baita Zestoako lurrak ere hartuko lituzke aipatu lanak eta enpresak 2026 urtearen bukaera aldera edo 2027 urtearen hasiera aldera bukatuta egotea espero du. Statkraften arabera urtean 85 GWh ekoitziko lituzke eta inguruko bizilagunei eskainiko litzaieke energia hori.

Bigarren pausoa

Lakuan erregistratu ondoren, 20 eguneko epea zabaltzen da beste enpresaren batek beste proiekturik aurkeztu nahiko balu, hala egiteko. Baina behin epe hori bukatutakoan, ingurumenari dagozkion izapideak egiten hasiko dira. Azken pauso hori gaindituta ekingo liokete parke eolikoaren eraikuntza faseari. Dena den, Piaspe proiektuak eragiten dien udalen artean iritzi desberdinak agertu dira. Izan ere, Azpeitiak onartu badu ere, Zestoako Udalak kontrako iritzia plazaratu du. Zestoako Udalak dio datu eta informazio eskasa duela aipatu proiektuari buruz, batez ere sor dezakeen ingurumen inpaktuari buruz, eta horregatik, ez diola baiezkorik eman. Bestetik, gaineratu du, proiektua aztertzeko prest badagoela, etorkizunean horrelako proeiktuak beharrezkoak izan daitezkeelako. Gipuzkoan bertan, Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialean beste 23 eremutan parke eolikoak edota fotoboltaikoak egin daitezkeela aurreikusi du. Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz, 110 eremu daude horretarako izendatuta.