Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Medio ambiente
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Medio Ambiente
Todavía no se han creado los catálogos e informes necesarios

Legea garatzeko beharrezko batzordea, txostenak eta katalogoak egiteke daude

  • La Ley de Conservación del Patrimonio del País Vasco fue aprobado el 25 de noviembre de 2021 en el Parlamento Vasco. La citada ley tiene por objeto proteger, restaurar, dar un uso sostenible y garantizar la gestión y conservación del patrimonio natural. Sin embargo, dos años depués, el Gobierno Vasco ha reconocido que la ley sigue sin desarrollarse. Gobierno Vasco ha reconocido que la Ley de Coservación del Patrimonio sigue sin desarrollarse

Euskal Autonomia Erkidegoko Ondarea Kontserbatzeko Legea 2021eko azaroaren 25ean onartu zen Eusko Legebiltzarrean Elkarrekin Podemos-Iuren kontrako botoarekin soilik. Aipatu legeak hiru herrialdeetako natur ondarea babestea, lehengoratzea, erabilera iraunkorra ematea eta kudeaketa eta kontserbazioa bermatzea du helburu. Hala ere, bi urte igaro ondoren, legeak garatu gabe jarraitzen duela onartu du Eusko Jaurlaritzak EH Bilduko legebiltzarkideek Ingurumen Sailari bideratutako galderei erantzun ondoren. Alde batetik, ondarearen babesa kudeatuko lukeen organo bat sortzea aurreikusten zuen legeak, “Natura Ondarearen Arloko Koordinazio Batzordea”. Batzordea oraindik ez da osatu baina horretarako gestioak egiten ari direla zerbitzu juridikoarekin adierazi dute.

Bestetik, legeak bere baitan dituen beste hainbat puntu garatu ez izanaren arrazoia langile nahikorik ez izatea dela aitortu du Eusko Jaurlaritzak. Esate baterako, sistema karstikoaren katalogorik edo espezie basatien material genetikoaren bankuen erregistrorik ez da sortu aurrez azaldutako zio horregatik.

Beste horrenbeste gertatu da legeak aurreikusten dituen lurraldeko zaintzaren euskal sarearekin eta natura babesteko bankuekin ere. Era berean, espezie basatien material genetikoaren bankuaren erregistroen harira honakoa gaineratu du Jaurlaritzak: “Ez da hasi langilerik ez dagoelako, baina Mitecon eta autonomia erkidegoen arteko lantaldean parte hartu da, Negoyako protokoloari dagokionez”.

Horrez guztiaz gain, legeak aurreikusten du EAEko intereseko habitat naturalen zerrenda eta desagertzeko arriskuan diren habitaten katalogoa sortzea eta bi horiek ere egin gabe daude, baina Jaurlaritzatik jakinarazi dute 2024ko urtearen amaierarako lehen proposamen teknikoa eginda egingo dela aurreikusten duela.