Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Medio ambiente
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Medio Ambiente

Urtarrilaren bukaeran Europako Batasuna osatzen duten estatukideen artean eztabaida eman da edizio genetikoari buruz. Orain arte transgeniari (esaterako, landare baten geneetan arrain baten genea txertatzea) buruz hitz egin den arren, orain bideratutako mutagenesiaz eta zisgenesiaz hitz egiten da (adibidez, landarearen beraren geneetan aldaketak bideratzea).

  • Los eurodiputados han aceptado la propuesta sobre las Nuevas Técnicas Genómicas

Urtarrilaren 24an Europako Parlamentuko Ingurumen Batzordeak Teknika Genomiko Berriei buruzko proposamena onartu zuen. Eurodiputatuak ados daude TGBen landareetarako dauden bi kategoriek bi arau multzo izateko proposamenarekin.

Konbentzionalen baliokidetzat jotzen dituzte TGB landareak. Horrez gain, zehaztu zuten ekoizpen ekologikoan ez liratekeela onartu beharko TGB landareak. Bestetik, eurodiputatuek TGB landareek inolako patenterik ez dutela izan behar adierazi zuten, horrela ziurgabetasun juridikorik gerta ez dadin, kostuak gehiago igo ez daitezen eta baserritarrei beste dependentzia egoera bat gehiago ezar ez diezaien. Aurreikuspenen arabera, otsailaren 5etik 8ra bitartean parlamentuak onartuko du aipatu erabakia eta gainerako estatu kideekin negoziazioei ekingo die.