1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Herria
Berriak EHNE
AZKENAK HERRIA
Iazko martxoaren 8an EBELek egindako elkarretaratzearen irudi

‘Zaintzen euskal akordioaren’ muinik ez da ezagutzen

  • Se desconoce el contenido del ‘Pacto Vasco por los cuidados’ que está realizando el Gobierno Vasco
  • Todavía son las mujeres las que pasan más tiempo realizando los cuidados de personas dependientes

Martxoaren 8a iristearekin batera oroitzen gara emakumearekin. Dena den, jendartera begiratuz gero, era guztietako emakumeekin oroitzen gara, baina gutxitan baserritarrare­kin, beste edozein lanbide baino funtsezkoagoa izan arren. Bestelako lanbidetan aritzen diren emakumez­koek jasaten dituzten zapalkuntzez gain, emakume baserritarrak «base­rritar» izaera eskuratzea ere zail iza­ten du. Beti bilakatzen baita, baserri­tarraren ama, emaztea, alaba, biko­tea edo amona. Gutxitan baserrita­rra.

Horren adibide dira, baserrira kanpo­tik etorri eta emakumezkoari galdet­zen diotenean, «Nagusia non da?». Edo «A! Traktorea ere erabiltzen ba al dakizu?». Edo tratua egin behar den garaian, gizonei begiratzen diotenak eta gero bestelako «idazkari lanak» emakumezkoari begira agintzen direnak. Zergatik? Iruditerian, ema­kume baserritarraren figura bazte­rrekoa delako. Lan berdinak eginaga­tik ere, ikusgarritasuna lortzeko iru­diteria horri aurre egin behar dio emakumeak.

Zaintza lanak
Pasa den azaroaren 30ean egindako greba feministak agerian utzi zituen zaintza lanek duten garrantzia jen­dartean. ‘Emakume nekazarien kopu­rua eta ezaugarriak Gipuzkoan’ azterlanaren arabera, elkarrizketatu­tako familien %40etan mendekota­sun egoeran dagoen pertsonaren bat dagoela agertzen da eta horiek zaint­zen gehienetan (%87an) etxekoren bat aritzen da. Bestetik, astean zaint­za lanetan emakumeek 26 ordu iga­rotzen dituztela gogorarazten du, gizonezkoek baino bi ordu gehiago. Ez hori bakarrik, izan ere, desberdin­tasuna zaintzen nolakotasunean agertzen baita: mendekotasuna duten pertsona nagusien zaintza emakumeek egiten dute eta gizonek adingabekoen zaintzan igarotzen dute denbora gehiena. Pertsona nagusien zaintza egiten duen ema­kumearen adina 40 urtetik gorakoa da.

Bizitzako alor hori hartuta, agerian gelditzen da, emakumezkoek zaintza lanetan, oraindik ere, gizonek baino denbora gehiago eskaintzen dietela.

«Zaintzen euskal akordioa»
Euskal Herriko Mugimendu feminis­tak Eusko Jaurlaritzako Berdintasun eta Gizarte Politiketako sailburuari adierazi dio ‘Zaintzen euskal akor­dioa’ osatzerako orduan ez dutela gonbidatu.
«Zein da zuen zaintza eredua?», gal­detu dio sailburuari. Izan ere, ez baita zabaldu akordio horren muine­an zein neurri, zein asmo, zerekin osatuta dagoen. Gogoratu behar da Euskal Herriko Mugimendu Feminista izan dela zaintza sistema publiko eta komunitarioa aldarrika­tu duen historiako lehen eragilea.