Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Zerga bete behar berria

Beste hamaika elkarterekin batera Gipuzkoako Ahaldun Nagusiari gutuna igorri dio bilera eskaera eginez

Gipuzkoako EHNEk beste Gipuzkoako hamaika elkarterekin batera Markel Olano Ahaldun Nagusiari gutuna igorri dio Ticket Bai abian jartzeko epea atzeratzeko eskatuz. Aurretiaz gutuna sinatu duten elkarte guztiek Jokin Perona Aldundiko Ogasuneko diputatuarekin bilera egin zuten eta Aldundiak ez zuela epea luzatzeko asmorik adierazi zien. Dena den, gutuna jaso ondoren Gipuzkoako Foru Aldundiak komunikabideetan adierazi du sei hilabetez atzeratuko duela zerga betebehar berriaren borondatezko epea, hau da, derrigorrezko epea uztailaren 1ean hasiko dela. Era berean, gehitu du erretiroa hartzetik gertu dauden pertsonak salbuesteko neurriak lantzen ari dela.

Hedabideei adierazpenak egin arren, ez du zerga bete beharraren aplikazioari buruzko egutegi berririk publikatu ezta erretiro aurreko salbuespen neurri zehatzik ere, Foru Agindu berriak ahalik eta azkarren aurkeztu eta onartuko dituela bakarrik gaineratu du.

Kezka

“Guretzako une desegokia da (kasu askotan ekonomikoki) COVIDak eragindako krisiaren ondorioz eta orain indaberritzeko beharra daukagu. Aipatu digitalizazio prozesu horrek eskatzen dituen egutegia eta baldintza fiskalak ezin ditugu bete eta asko eragingo digute”, zehaztu dute besteak beste gutunean. Profesional askoren erretiroa azeleratuko duen kezka mahai gaineratu dute igorritako gutunaren bidez eta horrek kasu askotan dagoen belaunaldien arteko errelebo falta areagotzea ekar dezakeela gogorarazi. Era berean zehaztu dute gainerako herrialdeekin prozesua ezartzeko erritmoa egokitu beharra dagoela “bidegabeak izan daitezkeen konparazioak saihesteko”. Hori guztia dela medio, Gipuzkoako Ahaldun Nagusiarekin bilera egiteko eskaera luzatu dute.