Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ganadería
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Ganadería
Han confirmado que la enfermedad está circulando y remarcan la importancia de las medidas de prevención

Hegazti basatietan gaixotasunaren zirkulazioa badagoela baieztatu eta prebentzio lanen garrantzia nabarmendu dute

  • Las instituciones de la CAPV están vigilantes ante los casos de gripe aviar. Últimamente han aparecido algunos casos de dicha enfermedad, pero todos en aves silvestres. Esos casos confirman que existe la circulación de la enfermedad, la cual es una zoonosis (puede afectar a las personas), pero no ha aparecido en ninguna explotación. Ante cualquier sospecha solicitan que se avise inmediatamente.

Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeak zaintza lanetan ari dira. Hegazti gripe kasuak agertu dira azkenaldian, hegazti basatietan denak, baina horrek gaixotasunaren zirkulazioa badagoela baieztatzen duela jakinarazi dute: “Egoera honen aurrean, prebentzio lana egin behar dugu. Gaixo dagoen hegazti basatiren bat inon ikusiz gero, ez manipulatu eta horren berri eman behar da 112an lehenbailehen. Horrez gain, hegazti hazleekin hitz egin dugu, eta gogorarazi diegu prebentzio lanen eta biosegurtasun neurrien garrantzia handia dela. Inolako zantzurik sumatuz gero, abisua lehenbailehen pasatu behar da”, adierazi dute Gipuzkoako Foru Aldunditik.

Azkenaldian, aipatu bezala, hegazti basatietan agertu dira kasu gehienak: itsas hegaztietan, baita migrazioan daudenetan ere. Ez da oraindik inolako kasurik gertatu baserri edo ustialekuetan.

Transmisio bideak
Hegazti gripearen transmisio bide zuzenak hegaztien jariakin eta irazpenekin kontaktuan (gorozkiak, sudurreko isuriak, listua...) eman daiteke. Zeharka ere gerta daiteke kutsadura eta honela deskribatzen dute Elikaren webgunean (https://abeltzaintza.elika.eus/animalien-gaixotasun-fitxak/hegazti-gripea/) : “Infektatutako hegazti horien jariakinek kutsatutako elikagai eta uraren bidez. Jariakin eta irazpenek kutsatutako fomiteen bidez, honako hauek barne: kutsatutako lokalak, ekipamenduak eta arropa (oso patogenoak diren birusek luze iraun dezakete ingurumenean batez ere tenperatura baxuan)”.

Bestetik, ustiategietan erraz heda daitekeela zehazten dute: etxeko hegazti bizien mugimenduagatik, pertsonen mugimenduagatik edota kutsatutako ibilgailuen, ekipamenduen eta kaiolen mugimenduagatik.

Sintoma batzuk
Inkubazio aldia 3-5 egunekoa da. “Sintomak aldatu egiten dira birusaren anduiaren eta erasandako espeziearen arabera, baina arnas traktuari eta beste organo eta ehun batzuei eragiten die, eta barneko odoljario masiboa eragin dezake”.