Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ganadería
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Ganadería
Irudian, ardiak

Botikei, garraioari eta ongizateari buruzko arau berdinak exijitu beharko litzaizkieke

Europako abeltzainen eta kooperatiben ordezkaria den COPA-COGECA elkarteak adierazi du Europako Batasunetik kanpo datorren edozein produkturi Europako Batasuneko araudi berdina ezarri behar zaiola. Oraingoan, ordea, haragian egin du azpimarra: “botikei, garraioari eta ongizateari dagokionez, bertako araudia bete beharko lukete, bestela, ez baita baldintza berdinetan ekoizten eta bidezkoa ez den lehia sortzen da”. Egun Europako Batasunak Mexikorekin eta Mercosurrekin du behi eta ardi haragia inportatzeko hitzarmena, baita Txile eta Zeelanda Berriarekin ere.

Ardi haragiari dagokionez, esportatzaileek Aste Santua eta Gabonak baliatzen dituzte merkatua ardi haragiz itotzeko eta prezioak jaistarazteko. Joera hori epeak zehaztuta gaindituko litzatekeela adierazi du. Behi haragiari dagokionez, berriz, larrean hazitako behien korteak onartzea soilik proposatu du, baita atal desberdinak inportatzeko eskaera ere egin du, ez ditzaten soilik balio altuko atalak ekarri. Horrez gain, Europan dagoen abere bakoitzaren trazabilitate eta identifikazio berdinak erabil ditzaten eskatu du.