Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ganadería
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Ganadería
Garikoitz Nazabal Gipuzkoako EHNEko presidentea Batzar Nagusietan

Egoera iraultzeko elkarlana eskatu zaio erakundeari

  • Los sindicatos agrarios EHNE y Enba asistieron a las JJGG para explicar la situación del sector lácteo

 Maiatzaren 16an, EHNE eta Enba sindikatuetako presidenteak Gipuzkoako Batzar Nagusietan izan ziren Gipuzkoako behi esne sektorearen egoera zein den azaltzen. Gipuzkoako famili ereduko baserrien egoeraz gain, Kaiku kooperatibarena, zein Iparlat enpresarena ere eman zituzten, eta azken urteetan kostuen prezioen gehiegizko gorakadak sektorean eman duen kolpe latza mahai gainean jarri zuten. Besteak beste, esnearen dendatako salmenta prezioan 4-5 xentimoko igoera beharko litzatekeela azaldu dute, egungo baserrietako, zein industriaren gastuei aurre egiteko. Gipuzkoako EHNEtik elkarlanerako deia egin zaie erakundeei egoera estrukturalari erantzuna eman behar zaiolako: burokrazia arindu beharra, inbertsioetan laguntzak, komertzializazioan alternatiba guztien aldeko apustua egitea, eta komertzializazioan gardentasuna sustatzeko ahalegina egin beharra nabarmendu zituen Garikotiz Nazabal Gipuzkoako EHNEko presidenteak. Horrez gain, baserritarren eguneroko hainbat jardunek jendartean sortzen dituzten aurreiritziei aurre egiteko laguntza eskatu zitzaien Batzar Nagusietako alderdi guztietako ordezkariei, izan ere, sarritan kalteak handiak izaten baitira.

Alderdi politikoen konpromisoa

Batzar Nagusietako alderdi politikoetako ordezkari guztiek Gipuzkoako lehen sektoreari eusteko konpromisoa agertu zuten eta lanketa horretan sakontzeko borondatea erakutsi.