Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Herria
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Herria
Xose Bovéren Tafallako hitzaldian ere izan zen Berhoikoirigoin Ibero Nafarroako EHNEko presidente oiharekin batera

Antzerkiarekiko zuen zaletasunagatik, hiru zatiko antzerki gisa osatu zuten gamartearraren omenaldia

  • El pasado 6 de mayo tuvo lugar el primer aniversario de la muerte de Mixel Berhokoirigoin. Fue homenajeado en Ainhize-Monjolons (Baja Navarra). Era conocido como baserritarra, sindicalista y artesano de la paz. Esas tres etapas de su vida fueron representadas como una obra de teatro, pues Berhokoirigoin también fue actor
  • Los y las que tuvieron contacto con el gamartearra sólo le dedicaron palabras de elogio

Pasa den maiatzaren 6an Mixel Berhokoirigoinen heriotzaren lehen urteurrena izan zen. Berhokoirigoini omenaldia egin zioten Ainhize- Monjolonsen (Nafarroa Beherea). Baserritar, sindikalista eta bakegile gisa ezaguna zen eta haren bizitzaren hiru etapa horien antzerki gisa aurkeztu zituzten omenaldian, izan ere, Berhokoirigoin antzerkilaria ere izan zela gogorarazi zuten omenaldian. Txomin Hegi eta Marie-Agnes Gorostiaga zuzendariek aurkezle lanak egin zituzten. Lehenengo zatian, Berhokoirigoin Laborantzan hasi zenekoa oroitu zuten: bere amak bultzatuta laborantza eskolan sartu zela gogorarazi zuten. Une horretan Berhokoirigoinen beraren irudiak baliatu zituzten, EHLGren urteurrean grabatu zituztenak. Sindikalgintzako lehen urratsak ELBren sorreran eta geroago Ipar Euskal Herriko Laborantza Ganbera sortzeko egindako ibilbideaz Mikel Hiribarren mintzatu zen, nahiz eta “hiru minutuz hamarkadetan gertatutakoa kontatzea ez den erraza”. 2016az geroztik, Luhusoko operazioaren ondotik, Bakegile izan zen Berhokoirigoin.

Esker hitzak besterik ez

Gamarteko (Behe Nafarroa) Uhartia etxaldean jaio eta joan zen Mixel Berhokoirigoin. Euskal Herri guztiko txoko guztietan egin zen ezaguna laborari nafarra eta ez zuen inor hotz utzi haren heriotzak. Egindako lan eskerga ez litzateke artikulu batean sartuko, bere bizitzako urte asko eman baitzituen Berhokoirigoinek lehen sektoreko sindikalgintzan borrokan. Ez hori bakarrik, politikagintza ere Ipar Euskal Herriko egitura lortzeko bidean ekarpen handia egin du. Zeresanik ez, Euskal Herriko gatazka politikoan une garrantzitsua izan den ETAren armagabetzean Berhokoirigoinen paperaren garrantzia. Gamartearrarekin kontaktua izan zutenek laudorio hitzak besterik ez zizkioten eskaini.