Fiskalitatearen eta basogintzaren ponentzietan gure ikuspuntua helarazi dugu
- EHNE Gipuzkoa planteó la necesidad de un sistema tributario que proteja al sector
Gipuzkoako EHNEk lanean jarraitzen du mobilizatzera eraman zuen egoerari aurre egin eta administrazioei hartu beharreko neurri eta proposamenak luzatuz, “Lehen sektorea lehenetsi” aldarria gogoan. Hau horrela Gipuzkoako Batzar Nagusietan lantzen ari diren bi ponentzietan Garikoitz Nazabalek parte hartu zuen maiatzean. Lehena fiskalitateari dagokiona izan zen, bertan aldarrikapenetan ardatz izaten diren eskariak aurrez aurre azaldu zituen. Sektoreari babesa emango dion fiskalitate baten beharra jarri zen mahai gainean.
Aipagarri diren puntuetako bat azken hiru urtetan aplikatu diren hobariek portzentai berdinetan jarraipena izan dezatela zen, edota BEZ zergaren itzulketa azkarragoak eskatzea etxeetako altxortegiak presio gehigarriagorik izan ez dezaten. Gazteen jarraikortasuna bultzatzeko baserriak, makineria, lurrak edo basoak transmititzea erraztu beharraz hitz egin zuen, kargak kenduz dohaintzei, edo salerosketei.
Basoko ponentziari dagokionez esan EHNEk gaiaren inguruko irakurketa egin zien Batzar Nagusietako taldeei. Hasteko basoa lantzen dutenen aitortza eta babesa eskatu zen eta jabetza pribatuaren estatutu baten beharra azaldu zen, aisia eta eremu pribatuen artean dagoen talkan, esaterako baserritarrak babestuko litezkeena .
Baso landaketak egitea sustatu eta abandonua ekiditeko, basogintzaren zerga sistema hobetu, landu gabe lurra utzi aurretik, baso landaketa lehenetsiaz. Inbertsio plana egokitzea ere eskatu zen, Bizkaiko Aldundiak argitaratzen dituen dirulaguntzak berdinduz eta beharrezkoa den aurrekontua onartuz, lanak egin dituzten denek ordaina jaso dezaten.