Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Política agraria
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Política Agraria
Bide gehienak partikularrak direla nabarmendu du EHNEk

Gipuzkoako EHNEk egindako ekarpenetan baserritarren eguneroko lana errazteko baldintzak eskatu ditu

Ataungo Udala 'Ibilgailu astunekin' herri bideetan ibiltzeko ordenantza osatzen ari da. Gipuzkoako EHNEtik hainbat ekarpen egin dizkiogu (bai lehen berrikuspenean, baita bigarrengo honetan ere) proposamen berrian 'Ibilgailu astunekin asfaltatutako, hormigoizko eta hartxintxarrezko udal herri bideetan ibiltzea arautzen duen Ordenantza' izena duen arauari.

Bigarren berrikuspenean, aurretik EHNEtik egindako zenbait ekarpen aintzat hartu dira: esaterako, lan jakinak egiteko zehazten ziren urte sasoiei egindako erreferentzia kentzeko egindako proposamena kendu dute ordenantzatik. Bestetik, baso pistei buruzko aipamena ordenantzatik kanpo uzteko eskaera egin da, izan ere, gehienak lur bideak izateaz gain, partikularrak baitira. Era berean, eguraldi txarrarekin lanik ezin dela egin adierazten duen artikulua ezabatzeko proposamena egin du EHNEk: bertan lanean ari denak, badaki zein baldintzatan lan egin behar duen bideak egoera egokian mantentzeko. Gainera, erabili aurretik, zein ondoren, haien egoera nolakoa den ikuskatzen da. Halaber, ordenantzan zehazten diren hainbat zergek basoen birlandaketa baldintzatzen dutenez, kentzeko eskatu da. Ez da ahaztu behar baserrietako eguneroko jardunerako baliagarriak diren garraioei egiten zaien erreferentzia ordenantzatik kanpo uzteko eskatu dela, baserrietako aktibitateari oztopo bat gehiago ezartzen baitio. Baserritarren eguneroko lana errazteko eta baldintza egokiak lortzeko asmoz, ekarpenak egiten jarraituko du EHNEk.