1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Abeltzaintza
Berriak EHNE
AZKENAK ABELTZAINTZA
Patxiku Irisarri, Garikoitz Nazabal eta Josu Jorajuria

Hainbat bileretan, Idiazabal eta Erronkariko ardi latxa esnearen ekoizleek agerian utzi dute bizi duten egoera larria, esnearen prezio baxuak ez datozelako bat ekoizpen-kostuekin.

Enpresa batzuek prezioak 0,036 euro igoko dituztela iragarri duten arren, gehienek iazko prezioei eustea erabaki dute. Latxo Foroak Arkautin egindako azken bileran emandako datu bakarrak Intiak (Nafarroako Gobernua) eman zituen, 2022/2023ko kanpainari buruzkoak izan ziren. Bertan, artzainek 6 €-ko marjina garbia lortu zuten urteko ardi bakoitzeko, zegozkien laguntzak barne, aurreko urtean (2021/2022) marjina hori 60 € ardi/urteko izan zenean. Intiako teknikariek bileran azaldu zutenez, hurrengo kanpainaren (2023/2024) itxiera-datuak hobeak izatea espero da, ekoizpen-kostuetan beherakada txikiak izan direlako, eta, are arinagoak, esnearen prezioaren igoerak; izan ere, prezioak BEHATOKIk ezarritako gutxieneko 1,627 €-tik oso urrun daude oraindik.

Marjina garbi irrigarri horrek eraman gintuen iaz prentsaurreko bat egitera Txindokiren magalean, enpresek elikatze-katea ez zutela bete salatuz. Mobilizazio horren ondorioz, enpresek % 15 igo zuten esnearen prezioa ondorengo kanpainarako, baina lehenego aipatu dugunez, prezioa oraindik ez da iristen BEHATOKIk adierazitako gutxienekora. Aparte, klima-erronka berriek, lehorteek eta gaixotasun berriek areagotu egiten dute egoera hori, eta horrek are gehiago zailtzen du egoera, belaunaldien arteko erreleboa eta ustiategien bideragarritasuna zailduz.

EHNEk salatu nahi du gaztagintzako industriak ez dituela gure ekoizpen-kostuak kubritzen, eta prezioak beste marka zuri batzuen mailan jartzen dituela, jatorri-izendapena, kalitate eta tradizio handiko esnearen balioa gutxietsiz eta ekoizpen horien iraunkortasuna arriskuan jarriz.

Era berean, argi eta garbi ikusten dugu ez dela betetzen, ez bakarrik elikadura-katearen legea, baizik eta lehiaren legea bera ere ez, prezio-itunaren eta artzainen banaketaren dinamika argiarekin, gure lurraldean ekoitzitako ardi latxaren esnea erosten duten industria urrien artean.

Distribuzio-katean prezioak finkatzeko bideak berrikustea eskatzen dugu, esne ekoizleei jatorri izendapenetarako bidezko ordainsaria bermatzeko.

Sektorearen iraunkortasuna bermatzeko eta ardi latxaren esnearen kalitatea zaintzeko, EHNEk eskatzen du:

  • Bermatutako gutxieneko prezioak: Ekoizleei bidezko ordainsaria ziurtatzeko.
  • Gardentasun handiagoa: Balio-kate osoan, ekoizpenetik distribuzioraino.
  • Administrazioak kontratuak ofizioz berrikustea: Elikadura Katearen Legea betetzeko eta abusuzko praktikak saihesteko, eta benetako lehia esnearen merkatuan.

EHNEk konpromiso handiagoa exijitzen die erakundeei, sektorearen iraunkortasuna bermatzeko eta ardi latxaren gaztaren kalitatea zaintzeko, gure herriko produktu adierazgarria baita.