Eguberrien hotsak geroz eta gertuago entzuten hasi garen honetan, artzainak ere hasi dira jai egun horietako plateretan egoten diren arkumeen komertzializazioan. Aurten, merkatuan arkume eskasia sumatzen ari da eta egoera horren ondorioz haragi honen prezioak ere gora egin du. EHNEtik dei egin nahi diegu artzainei arkumearen prezioa defenda dezaten eta gogorarazi komertzializatzaileei lehengaien prezioek gora ere egin dutela, beraz, ordain diezaiotela baserritarrari bidezko prezioa.
Urriaren 10ean Idiazabalen jokatu zen Euskal Herriko Artzai Gazta Txapelketaren 38. edizioa. Otatza gaztandegiko Joseba Insaustik lortu zuen lehen postua: “Euskal Herrian lortu izan ditut bigarren eta hirugarren postuak, baina hauxe falta zitzaidan eta lortu dut azkenean”.
Haragiaren kate guztian parte hartzen duten eragileei marjinak murriz ditzaten exijitu zaie