1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Azkenak
Berriak EHNE
AZKENAK EHNE

Ordezkaritza handiena duten alderdi politikoekin bilerak egin ditu EHNEk datorren legegintzaldiari begira eta gure xedeen berri eman diegu: “EHNEren helburua argia da: Elikadura burujabetzaren bidea lantzea Euskal Herrian. Gure herriak burujabetza maila altuena lortzeko asmoz, lehenengo sektorean jardungo duten profesionalak gehituz joatea behar dugu. Nekazaritzan, abeltzaintzan eta basogintzan jardungo duten pertsona hauek gehitzen joateko, egunerokotasunean sortzen diren arazoei erantzungo dien nekazaritza politikak bultzatu behar ditugu.

Harremana ezinbestekoa da, lehenengo pertsonan jaso ahal izateko, tokian tokiko administrazio bakoitzak, baserritarron testigantzak. Hala nola, herri mailan antolatzeko udal batzordeak indartu behar dira, saiakera berezi bat eginez baserritarrak bertaratzeko. Ideia horietan oinarrituz, urte luzez Aldundiaren baitan aholkularitza mahai baten hutsunea sumatu dugu. Mahai honetatik, adostasunak lortzen saiatuz, Gipuzkoan aurrera eramateko politikak landu daitezke, sindikatu, zerbitzu kooperatibak, elkarte profesionalak, albaitariak, Aldundiko ordezkariak edota beharrezko suerta litekeen edonoren parte?hartzearekin. Era berean, apustu irmoa egin beharra dugu datozen urteetan ere lanean jarraitu dezaten zerbitzu kooperatibek eta elkarteek, baserritarrei eskaintzen dieten zerbitzuak garrantzia baitute. Zuzenean aurrekontuei lotzen zaie, halaber, baserrietako bizi kalitatearekin erlazionatutako beste hainbat atal. Hala nola, inbertsio programak, gazteak instalatzea errazten dutenak, etab. Lan eta bizi ahalik eta era duinenean egitea nahi dugu denok, guretzat eta gure ondorengoentzat. Eta honetarako lurrarekin, abereekin eta landareak lan egiteko azpiegiturak eta makineria ezinbesteko dira. Tasen murrizketak neurri eraginkorra dira, baina orokorrean, aktibitatea burutzeko beharrezko diren baliabideak lortzeko erraztasunak behar dira. Alternatibak landu behar ditugu norbanakoa gainditu eta kolektiboa indartuz. Udalaren eta baserritarren arteko elkarlana bultzatu behar da. Bestetik, jarduna bultzatzen erreminta fiskalak ere martxan behar dira, esaterako, hobariak planteatuz lurren eta baserrien erosketatan. Eta bukatzeko, baserritarrok gure produktuen salmentatik bizi nahi dugu, horregatik uste dugu erosketa publikoetan bertako produktuen aldeko diskriminazioa bultzatu beharko lukeela.