1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Azkenak
Berriak EHNE
AZKENAK EHNE
Aldudeko gaztandegia

Alduden dagoen gaztandegiaren sozietatea urtarrilaren 30ean likidatu zuten, baina laborariek beste kooperatiba berri bat sortuko dutela iragarri dute. Orain 52 urte sortu zen Euskal Herriko Esne Kooperatiba. Aipatu kooperatibaren lekukoa hartuko du Louis Gevorson presidente duen Onetik elkarteak.

Hasiera batean, Peio Etxeleku eta Hubert Cabdele (Agour gaztandegiko presidenteak eta Bastidar esnetegiko presidenteak), Gervosonekin batera, egitura hartzeko lehian sartu ziren, baina Etxelekuk eta Cabdelek beren proposamena erretiratu zuten langile eta kooperatibistek aho batez egin baitzuten Onetik-eko presidentearen proposamenaren alde.

Prentsa agiria atera zuten laborariek erabaki honen harira: “Denbora horretan hainbat borroka eraman ondoan, abentura bururatzen da. Harro gira hainbat aldarrikapen eta laborarien zein lekuko ekonomiaren zerbitzuko den tresna eraikirik”. Horrez gain gaineratu dute kooperatiba berri bat antolatzen ari direla eta aurki emango dutela horren berri.