1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Azkenak
Berriak EHNE
AZKENAK EHNE

Europako Artilearen Egunean artilea lantzen duten emakumeek argi adierazi dute zein de artileari balioa emateko bidea

  • La lana es biodegradable, ignifuga, antibacteriana y termorreguladora, no tiene sentido tratarla como residuo

Apirilaren 9an, Artilearen Europako hirugarren eguna ospatu zen. Aurten EWE elkarteak (European Wool Exchange) artilearen inguruan lanean aritzen diren emakumeak omendu nahi izan ditu. Serbia, Italia, Irlanda, Portugal, Britania Handia, Hungaria, Espainia, Ameriketako Estatu Batuak, Eslovenia, Kosovo, Belgika, Herbehereak, Grezia, Mazedonia, Kroazia edo Montenegro bezalako herrialdeetako emakumeen proiektuak elkarbanatu zituzten. Kosovoko ordezkariak, Xehal Luma Doktoreak, ardiek eta artileak mundu mailan darabilten gora beherez hitz egin zuen. Esaterako, zehaztu zuen, 2005etik 2020ra bitartean, Ozeanian ardien kopuruak %36,46 behera egin duela; Europan %9,07; AEBn %8, baina Afrikan %46,01 igo da eta Asian %22,05. Era berean, gehitu zuen Europa mailan Britania Handia dela artile gehien ekoizten duen estatua, atzetik Espainiako estatuak jarraitzen diola eta hirugarren postuan Errumania dagoela.


Artilea prozesatzeko lekuak
Serbiako Zlatibor hirian antolatu zuten arren aurtengo ekitaldia, artilea lantzen duten emakume gehienen proiektuak Espainiako estatukoak izan ziren. Izan ere, ardi merinoaren artileak Espainiaren historian izan duen pisua ez baita nolanahikoa izan.

Proiektu guztietako kideek bat egiten zuten egoeraren diagnosian, baita beharrak zehazterako orduan ere. Artilea lantzeko ezagutza oraindik herritarrek gordetzen dute, nahiz eta galtzeko arriskuan dagoen, baina oinarrizkoena falta da: artilea garbitu, eta prozesatzeko industria galtzen utzi da.

Paradogikoa da Europa mailan artile gehien ekoizten duen herrialdeetako bat izanik industria hori guztia galtzen utzi izana. Era berean, artilea animalia jatorriko azpiproduktu kategoriatik ateratzeko borroka egin beharra nabarmendu zen. Izan ere, zuntz naturala izanik, kategoria horretan egoteak kalte egiten duela adierazi zuten parte hartzaile gehienek. “Ez du zentzurik zuntz sintetikoak erabiltzeak: horiek garbigailuan garbitu eta mikrozuntzak uretarako joaten direlako, horiek ozeanora eta arrainek jaten dituzte. Ondoren arrainak guk jaten ditugu. Elikadura katean sartzen dugu kalte egiten digun zuntz sintetikoa. Biodegradagarria, ignifugoa, antibakterianoa eta termorregulatzailea den artilea nahi beste eduki eta botatzeak ez du inolako zentzurik”, adierazi zuten.

Todavía se conserva el conocimiento, pero falta la industria lanera
El 9 de abril se celebró el día europeo de la lana. La asociación EWE (European Wool Exchange) homenajeó a las mujeres que trabajan la lana y realizó una jornada donde mujeres de diferentes países presentaron sus proyectos. La mayoría de los proyectos eran del estado español y todos coincidían en el diagnótico de la situación. El conocimiento para trabajar la lana todavía se conserva pero falta lo básico para poder seguir trabajandola: la industria para procesarla. Los lavaderos, las peinadoras, las industrias procesadoras. Es paradógico que siendo uno de los países que más lana produce, se haya dejado perder toda la industria.