1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Azkenak
Berriak EHNE
AZKENAK EHNE

Azken aldian lehen sektorea bizitzen ari den egoera larria dela medio, Gipuzkoako EHNEk bertako produktuak erosten dituzten operado eta eragile guztiekin bilera egingo du, bai dendari elkarte, harakin edota bertako produktuarekin lan egiten duten guztiekin. Aipatu bilera hauen helburua operadoreekin zein eragileekin elkarlanean lehen sektorearen egoera hobetzeko loturak bilatzea da.

Errentagarritasun urriak, lehengaien prezioen igoerak, energiarenak, pentsuarenak eta abar, lehendik jada larria zen egoera okertzea ekarri du eta etorkizunean Euskal Herrian baserritarrik nahi bada elikagai katean parte hartzen dugun katebegi guztien arteko konpromisoa behar dugu. Bertako produktuen kalitatea ez da soilik azken prezioan islatu behar, baserritarrok gure produktuengatik jasotzen dugun ordainean baizik. Horrek bermatuko baitu baserritarron etorkizuna, baita bertako produktuena ere.

Jada ez da hitzen garaia, ekintzen garaia baizik. Sektorean bizi den egoeraren aurrean arnasguneak lortu behar dira, bestela bertako produkturik ez da izango, ezta baserritarrik ere.