1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Herria
Berriak EHNE
AZKENAK HERRIA

UAGAk, hainbat erakunde, plataforma sozial eta herritarrekin batera manifestazioa deitu du hurrengo larunbatean, urriak 26, Gasteizen egingo dena. Gizartea gure lurraldea arriskuan jartzen ari diren makroproiektuen aurka dagoela erakusteko.

Ostegunean prentsaurreko bat egin genuen manifestazioaren deialdiaren berri emateko. Manifestazioa arratsaldeko 6etan abiatuko da Bilbo plazatik, Foruen plazara iritsi arte. Erakundeei eta arduradun politikoei erakutsi nahi diegu lurraldea, gure herriak eta landa-inguruneko bizimodua defendatzen dugunak gehiengoa garela.

Manifestazio honekin, honako hau EXIJITZEN DUGU:

  • aipatu makroproiektu horiek guztiak bertan behera gera daitezela, bai berriki aurkeztutakoak, eta baita izapidetzea aurreratuago dutenak ere.
  • enpresa handiek sustatzen duten lurraldearen harrapaketa gera dadila, eta Administrazioak ezinbestekoa den lurraldearen plangintza eta antolamendua egin dezala, ez guk eta ezta etorkizuneko belaunaldiek ere ez dezagun gure lurraldea eguzki-plaka, errota eoliko eta hormigoi itsaso bihurtuta ikusi.
  • Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak gure lurraldearekin espekulatzeari utz diezaiotela, eta haren defentsan apustu garbia egin dezatela; Araban bizitzen jarraitu nahi dugu.
  • ezkutatze praktikak bertan behera utz ditzatela eta informazioa garbi helaraz diezaiotela gizarte osoari.


Datorren larunbatean, urriaren 26an, Gasteizen itxarongo zaituztegu. Gure etorkizuna jokoan dago! Parte hartu!