1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ingurumena
Berriak EHNE
AZKENAK INGURUMENA
Batzar irekiak egingo dituzte udalek

Oraindik ere proiektua bera ez dute dagokien udaletan aurkeztu

  • Los diferentes ayuntamientos organizarán asambleas para informar a los y las ciudadanas
  • La empresa Startkraft prevé construir parques eólicos en las comarcas de Urola y Alto Deba

Irailaren erdialdean egin dute publiko Startkraft norvegiako enpresak Gipuzkoan bi parke eoliko eraiki nahi dituela. Hala eman diete jakitera Urkullu lehendakariari eta Arantxa Tapia Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari. Publikoki hala agertu duten arren, parke eolikoak eraikitzeko asmoa duten udalerrietan ez dute tramite administratiborik zabaldu oraindik.

Urolan.   Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraikitzeko asmoa dutela jakinarazi dute. Sañu, Arauntza eta Etumeta inguruan egiteko asmoa dutela filtratu zen medioetara, baina inolako erakundek ez du informazio hori baieztatu. Piaspe izena jarriko diote eta 33MWeko potentzia izango luke, hau da, urtean 84,7 gigawatt/orduko ekoitziko lituzke, 24.000 etxe hornitzeko beste. “Udaletan proiektuaren inguruko eskaera ofizialki aurkezten denean aktibatuko dituztela prozedura administratibo guztiak zehaztu dute hiru udaletatik eta batzar irekiak antolatuko dituztela herritarrek xehetasun gehiago izan ditzaten. Azpeitianko Udalak dagoeneko adierazi du urriaren 11n egingo dutela batzar irekia.

Deba.   Garaian Eskoriatza eta Aramaio artean gauzatu nahi duten zentral eolikoak Itsaraz izena izango du eta Urolakoa baino handiago izango da: 52,8MWko potentzia izango luke eta 44.000 etxebizitza baino gehiago hornitzeko ahalmena izango luketela diote.

Hiru oinarri.  Startkraften arabera bere planak hiru ardatz izango ditu: “Energiaren sozializaioa alde batetik; euskal industriarako zero kilometroko hornidura elektrikoa, bestetik; eta azkenik, publiko eta pribatuaren artean lankidetza”.