1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Nekazal politika
Berriak EHNE
AZKENAK NEKAZAL POLITIKA

Inoiz baino beharrezkoagoa, ezinbestekoagoa dugu departamendu propioa. Lehen sektorea ekonomia gara, ingurunea gara, kultura gara, osasuna gara. Eta bada garaia zor zaion aitortza egitekoa.

Hamarkada bat baino gehiago daramagu beste sail batzuekin batera nahastuta, eta Gipuzkoako EHNEtik garbi adierazi nahi dugu lehen sektoreak errekonozimendua behar duela, duen garrantzia eta bereizitasunaren aitortza behar duela.

Urteak daramatzagu jendarteratzen jasaten ari garen aktibo galera, mahai gaineratzen berau eragiten duten faktoreak, eta konponbideak lantzen. Bidelagun irmo izango diren instituzioak behar ditugu, elkarlana eta interlokuzioa ardatz hartuta sektoreko eragile eta ordezkari denekin lan egiteko prest egongo direnak, entzun eta ekin.

Gipuzkoako EHNEtik herriaren, baserritarren burujabetzaren alde lanean jarraitzen dugu. Elikagaiak sortzen, gure baso eta larreekin denontzako ura eta arnasa bermatzen, paisaia sortzen. Helburu handiak dira, geroz eta zailtasun gehiagorekin aurkitzen garenak aurrera eramateko eta horregatik bidelagunak behar ditugu.

Foru Aldundiak sektorearen mesedetan jardutea ezinbestekoa da egunerokoa ezinezko egiten ari zaizkigun arazoekin. Legedia betetzen, edo behar den kasuetan aldatzen lagundu behar du,  langileen arteko kohesioa bultzatu beharra dago irizpide berdinekin baserritarrak aholkatu eta kudeaketa egoki bat emateko. Beste departamendu batzuetatik etor daitezkeen erasoei gurekin batera aurre egin behar die, eta hauekin borrokatu ere, beharren neurrira dagoen aurrekontu bat izan dezan. Sektoreko gainerako eragileokin batera, bat gehiago izango den departamendua behar dugu, gertukoa, eraginkorra eta leiala.

Hemen gure deia alderdi politiko denei, baina batik bat, Gipuzkoako Foru Aldundia kudeatu beharko dutenei: Nekazaritza, Abeltzaintza eta Basogintza departamendu propio bat behar dugu!