1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Formazioa
Kontsulta itzazu eskuragarri dauden ikastaroak, eta jar zaitez gurekin harremanetan informazio gehiago eskuratzeko

Landa-eremuak digitalizatzea lehentasuna izan da aspalditik Eusko Jaurlaritzarentzat. Euskadik, belaunaldi berriko banda zabaleko azpiegiturak ditu ia lurralde osoan, konektibitate-maila altuak lurralde-antolamendua eta kohesioa errazteko helburuarekin. Europar Batzordeak 2019an ahalegin hori European Broadband Awards esparruan saritu zuen.

Teknologia berriak landa-inguruneak bizi dituen erronken konponbidearen parte dira, eta, zalantzarik gabe, kalitatezko enplegua, balio erantsia eta jarduera ekonomikoa sortzen laguntzen dute. Hala ere, helburua, landa-garapena sustatzeko babesa eta aukerak ematen jarraitzea da.

Ildo horretan, erronka honetan inplikatutako eragile guztiei zuzenduta dagoen webinarrean parte hartzera gonbidatzen zaitugu: digitalizazioan eta landa-ingurunean diharduten EAEko gobernu-maila guztietako ordezkariei; landa-garapeneko elkarteei; eta berrikuntzarekin eta ekintzailetzarekin lotutako bestelako erakunde batzuei.

Helburua, parte hartzen duten pertsonei Europako Batzordeak gaiari buruz duen ikuspegia helarazi eta inspiratzaileak izan daitezkeen Europako esperientzia interesgarri batzuk eskaintzea da.

EGITARAUA

IZEN-EMATEAK

Izena emateko epea 2022ko urtarrilaren 14ko 12:00etan amaituko da