Las tierras gestionadas por mujeres apenas reciben 3 de cada 10 euros de la Política Agraria Común (PAC)
Zumarragako Udalak herriko azokan zuzeneko kontsumoa sustatzeko eta azokako gastua bultzatzeko bonu programa ‘Zuekin Azoka’ berriz ere martxan jarri du. Bonu kanpaina honen bidez asteroko merkatua mantentzea eta sustatzea da Udalaren helburua. Otsailaren 1ean sartuko da indarrean eta azokako postuetan eskuratu ahalko dira bonuak. Merkatuan postua izanez gero eta aipatu programan parte hartu nahi izanez gero, Udalean izapideak egin behar dira: aurreko kanpainetara atxiki denak eskabide orria bete behar du Udalean otsailaren 9a baino lehen. Lehen aldiz atxikiz gero ordea, 2020/12/2 , 5.2 artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.
Harro herri!! Martxoaren 14tik 24ra bitartean Euskal Herriko errepideetan euskararen aldeko oihua egingo dugu. 23. aldiz Korrikarekin batera bi mila eta bostehun kilometro egingo ditugu, eskuz esku Baionan irakurriko den mezua lekukoaren barruan dugula. Berrogeita lau urte igaro dira 1980. urtean Oñatitik Bilbora lehen Korrika antolatu zenetik eta gaur egun euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da.
Urtarrilaren 13an Konponbiderako Giltzez bete ziren Bilboko kaleak. Sarek antolatutako manifestazioan milaka pertsona izan ziren euskal preso politikoei aplikatzen zaizkien salbuespenezko politika judizialak eta espetxe politikak amai daitezen eskatuz.
Reivindican que su presupuesto se dedique al cuidado de las personas
‘Konponbiderako giltza’ lelopean urtarrilaren 13an manifestazioa izango da Bilbon La Casillatik abiatuta Sarek deituta. Ordubete aurreratzea erabaki dute Reala eta Athletik taldeen arteko derbiagatik. “Ezberdinen arteko elkarretaratze erraldoia gauzatuko dugu Bilboko kaleetan urtarrilaren 13an”.