Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Actualidad
Noticias EHNE
ACTUALIDAD EHNE

Esneki azokaren kartela Azaroaren 3an eta 4an izango da aurten Esneki Azoka Tolosan.

Aurtengoa bigarren aldia du azokak eta dagoeneko antolatu dituzten askotariko ekitaldietan parte hartzeko izen ematea zabaldu dute. Besteak beste, bi lehiaketa nagusi izaten dira Esneki azokan. Alde batetik, azaroaren 4an, goizean zehar egingo den ‘Esneki Txapelketa- Euskal Herriko Gazta eta Esneki mota guztien txapelketa’. Iaz sari nagusia Asteasuko Goine Berria gaztandegiak eskuratu zuen Otzara Goine pasta bigunarekin. Eta bestetik, egun horretan bertan egingo den Euskal Herriko XIV. Frisoi Txapelketa izango dira. 

Dena den, badira bestelako haimaika ekitaldi: esaterako, hitzaldiak erreferentziazko gazta industrien kasuak agertuko dituztenak edo mahai ingurua Euskal Herriko askotariko gaztandegietako kideekin. Familian gozatzeko aukera ere izango da: gaztak egiten ikasteko esperientzia adibidez, edo dastaketa gidatua. Sarrerak aurretik hartu behar dira.