Aurten Zaragozako Fima azokara joateko EHNELUR kooperatibak autobusa antolatu du. Otsailaren 15ean egingo du irteera eta autobusak honako lekutan egingo ditu geldialdiak: Urbil merkatalgunetik abiatuko da 8:15ean eta Pagozelain ere geldialdia egingo du.
Izena eman behar da
Dena den, autobusean Zaragozako Fima azokara joateko interesa duenak aldez aurretik izena eman beharko du. Horretarako honako telefono zenbakietara deitu beharko du: Gurdi 943 655 880 edo Ehne 943 654 281. Izena emateko azken eguna otsailaren 12a izango da.