Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Desarrollo rural
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Desarrollo Rural


La CE ha creado el ‘Observatorio Rural’ que ofrece información sobre las áreas rurales

Europako Batzordeak ‘Landa Behatokia’ sortu du. Aipatu behatokia datu base handi bat da eta Europako hiri eta herrietako informazio ugari biltzen ditu bere baitan. Udalerrien populazio dentsitatea, osasun zentroetara dauden distantziak, banda ultra azkarraren abidadura zein den eta beste hamaika datu kontsultatzeko aukera ematen du klik bakarrean (https://observatory.rural-vision.europa.eu/?lng=es&ctx=RUROBS).

Behatokia landa politikak konparatzeko erabili ohi da, baita Europako Batasunak zehaztutako ekimenen inpaktua neurtzeko ere. Era berean, informazio horrek politika berriak sortzeko eta diseinatzeko balio du. Behatokia bera atal desberdinetan banatuta dago. Alde batetik, ‘Landa ikuspegia’ atala dago: landa eremuak eta hiriguneak erkatzen ditu. Bestetik, ‘Joerak’ atala dago: mapa batean hainbat indikatzaile agertzen dira, eta era berean, etorkizunera begira aurreikusten diren askotariko proiektuak ere agertu ohi dira.