Paueko Laborantza Ganberak trasmisioari buruzko inkesta egin zuela ikusirik, herrian diagnosia egitea erabaki zuen
Euskal Herriko Laborantza Ganberak (EHLG) Ipar Euskal Herriko etxaldeen datuak biltzen ditu: 2010ean 4.451 etxalde ziren eta 2020an, 3.819. Datuen iturria, Frantziako Laborantza Ministerioa da. Aipatu datuetan etxaldeak galtzen direla zehazten da, baina ez da bestelako daturik adierazten, esate baterako lur horiek beste inork lantzen dituenentz. Baigorriko Udalak hori ikusita, eta Paueko Laborantza Ganberak trasmisioari buruzko inkesta bat egin zuela jakinik, Baigorriko etxaldeen transmisioari buruzko diagnosia egiteko eskatu zioten EHLGri.
Hala, Baigorriko 79 etxaldeetatik 19k segidarik ez dutela argitaratu da. “Diagnostiko bat nahi genuen egin gogoetak hobeki finkatze ko gisan, bereziki lurren transmisioei eta instalazioei begira”, esan du Daniel Iturburuak Baigorriko hautetsiak. Hori horrela, Baigorrin segida bermatua ez duten laborariak gogoetara bultzatu nahi dituzte.
Bisita eta alde juridikoak
Transmisioa eman den etxalde bat bisitatu dute eta ekainean, berriz, transmisioen alde juridikoa ikertzea proposatuko dute.