Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Desarrollo rural
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Desarrollo Rural
Kongresuko irudia

Edurne Pasaban alpinista eta Carl Honoré kazetaria gonbidatu zituzten Kursaalean egindako kongresura

Seigarren aldia izan du aurten “Gure Lurra, sembrando futuro” Kursaalean egiten den kongresuak.

Aurten Carl Honoré kazetaria gonbidatu dute Edurne Pasaban alpinistarekin batera. Honoré Slow movement mugimenduaren bozeramailea da eta hark dio egungo bizitzeko modu azkarrean abiadura jaistea dela bizi kalitate hobea lortzeko gakoa. Bestetik, Pasabanek oztopoen aurrean gainditzeko beharrari buruz hitz egin zuen. Ez ziren, ordea, kongresuan egon ziren bakarrak izan. Izan ere, Eibarko Mandiola Goikoa baserriko Eneritz Alberdiren egunerokoa azaltzeaz gain, bera elkarrizketatu baitzuten.

Mahai ingururik ere izan zen: ‘Nola berma dezakegu Gipuzkoako nekazaritza jarduera emergentzia klimatikoari aurre egiteko?” galderari erantzunez aritu ziren Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, TMeLab eta Arantzazulabeko kideak. Azkenik, euskal produktuek atzerrian duten egoera, onarpena eta egin dezaketen bideari buruz ere aritu ziren, adibide gisa Britania Handiko esperientzia jarriz. “Gure Lurra” kongresua lehen sektorea eta gainerako gizartearen arteko zubi gisa sortu zen.