Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Desarrollo rural
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Desarrollo Rural
Irudian, gaixotutako basoa ikus daiteke

Maila guztietako administrazioek, baserritarrek, baso jabeek, eragileek adostutako baso plangintza bat diseinatu behar da

  • Desde EHNE queremos subrayar que no estamos a favor de plantar eucalipto donde había pinos insignis
  • Hemos reivindicado la necesidad de fomentar y potenciar la plantación de árboles

Azaroaren 8an Gipuzkoako Batzar Nagusien Osoko Bilkuran Elkarrekin- Podemos alderdi politikoak Eucaliptus espezieko zuhaitzen landaketa aldi baterako debekatzea eskatu zuen. EAJ alderdiak eta PSEEEk osoko mozioa aurkeztu zioten eskaera horri, eta azterketa baten beharra zehaztu zuten. Bigarren hau onartu zen aipatu Batzar Nagusien Osoko Bilkuran.

Gipuzkoako EHNEtik adierazi nahi dugu ez gaudela insignis pinuak zeuden lekuan eukaliptoa landatzearen alde, baina ez zaigu egokia iruditzen eztabaida eukaliptoa bai edo ez horretan zentratzea. Egurrarekin lan egitea ezin da demonizatu. Argi dago badaudela eremu batzuk non eukaliptoa landatzea ez den egokia: herri ondoan, erreken ondoan... baina badaude beste leku batzuk landatzeko egokiak izan daitezkeenak. Eukalipto landaketaren baldintzak, neurriak adostu behar direla uste dugu. Maila guztietako administrazioen (udal, Aldundi, zein Eusko Jaurlaritza), baserritarren, baso jabeen, alderdi politiko guztien adostasunarekin osatutako plangintza bat behar da horretarako. Ezin da boto bila aritu baso politikarekin. Ezin da arinkeriaz aritu, ezagutzarik gabe edo etor daitezkeen ondorioak kontuak hartu gabe. Baserritar eta baso jabeak etsipen handiz begiratzen diete horrelako eztabaidei, izan ere, zer landatu, nola, noiz, non... galdera ugari dituzte eta denon artean horiei erantzun egokirik emateko gai ez bagara, basoa abandonatuko dute.

Landaketak Sustatu
EHNEtik beti aldarrikatu izan dugu zuhaitzen landaketa sustatu eta indartu behar dela, horretarako egokiak diren neurriak ezarriz, landatzen duten guztiek laguntza jasoz. Esaterako, landatzen duten guztiek %50eko diru laguntzak jasotzea, eta gaztea eta baserritarra bada, are eta diru kopuru altuagoan laguntzea.

Horrez gain, Gipuzkoan dugun mikropartzelazioa antolatzeko neurriak ere hartu beharko lirateke: esate baterako, lurren salerosketa eta permutak erraztuz. Izan ere, horrela landaketak burutu ahal izateko trabak arintzen baitira.

Beste herrialdeekin batera
Bestetik, Xingola Marroiak jotako basoak oraindik ere badaude eta horien eragindako kalteak baserritarrak pairatzen ari gara. EHNEtik, Bizkaian egin bezala, gaitzak eragindako galera hori konpentsatzeko diru laguntzak eskatu nahi ditugu eta Aldundi zein alderdi politikoei gogorarazi gaitzak eragindako kalteak ez direla desagertu.

Euskal Herrian beste herrialde batzuetatik ikasi beharko genuke Baso Plangintza bat diseinatzerako orduan. Europa iparraldeko herrialdeek edo Suitzak duten baso kudeaketa aztertu beharko genuke gurean are eta aberatsagoa den eredu bat sortu ahal izateko.

Euskal Herriko Baso Kudeaketa Plangintza osatu behar da, eragile guztiekin adostua eta guztiontzako onuragarri izango dena.