Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Desarrollo rural
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Desarrollo Rural

Amillubi baserria eta bere lurrak modu kolektiboan erosi nahi ditu Biolurrek

Abenduaren 1ean Biolurrek Azpeitiako Azoka Plazan Amillubi Lurra taupaka proiektua aurkeztu zuen. Amillubi Lurra Taupaka proiektuarekin Zestoako Iraeta auzoko Amillubi baserria eta bere lurrak modu kolektiboan erosi nahi ditu Biolurrek, “lurra espekulaziotik zein artifizializaiotik babesteko asmoz, eta lehen sektorea eta gure elikadura sistema indartzeko helburuarekin”. Aipatu proiektuaren xedea, beraz, Amillubi “ondasun koketibo bilakatzea” da.

Amillubi baserria Urola ibaiaren meandro batean dago kokatuta. Lur horiek nekazaritzarako oso aberatsak dira. Guztira 25.000 metro koadroko nekazal eremua, 15.000 metro koadroko belardia eta 50.000 metro koadroko basoa du. Biolurren esanetan, aipatu ondare horrek “kalitatezko elikagaiak sortzeko babesteko aukera” ematen du.

Ondare hori babestu ahal izateko, ordea, herritarren zein eragileen laguntza behar duela azpimarratu du Biolurrek. Amillubi baserria eta bere lurrak modu kolektiboan erosteko urratsak egin nahi dituzte eta horretarako hainbat bitarteko jarri dituzte martxan. Guztira 390.000 euro behar dituzte erosketarako eta baserria konpontzeko. Dena den, finantzaketa kolektiboaren bidez, 150.000 euro bildu nahi ditu Biolurrek. Diru ekarpenak amillubi.eus webgunearen bidez egin daitezke. Horrez gain, bono laguntzak atera dituzte eta bono horiekin orri markatzaileak, eskuz egindako platerak eskuratu daitezke. Era berean, boletoak ere jarri dituzte saltzen, eta ekoizle sarearekin elkarlanean, beraien produktuak erostean Amillubi proiektuari laguntzeko pegatinak diseinatu dituzte.