Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ganadería
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Ganadería

Urriaren 8an Baserritar Eguna antolatu zuten Idiazabalen. Ohi bezala, goiz osoan zehar hamaika ekitaldi izan ziren: esaterako, herrian zehar artisau postu ugari zeuden, etxeko txikienentzako jolasak ere izan ziren eta haien ondoren herri kirol erakustaldia. Aizkolari eta harrijasotzaileen erakustaldiaren ondoren Euskal Herriko Artzai Gazta lehiaketako sari banaketari ekin zioten.

  • La quesería Ondarre se hizo con el primer premio del Concurso de Queso de Pastor de Euskal Herria

Urtero udaletxe aurrean egin ohi duten arren, tenperatu altuen ondorioz, Igarondo pilotalekuan egin zuten banaketa. Lehen postua Segurako Ondarre gaztandegiak lortu zuen. Bigarren garaikurra, berriz, Arabako Ilarduia herriko La Leze gaztandegiari eman zioten. Hirugarren postua, aldiz, Nafarroara joan zen: Infernuko Gasnak eskuratu zuen hirugarren postua. Eta laugarrena, Gipuzkoan gelditu zen, Gabirian, hain zuzen ere, Baztarrika gaztak lortu baitzuen. Herri dastaketa ere antolatzen dute eta Mutrikuko Goienetxe gaztandegiak goxatu zituen herritar gehienak.