Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ganadería
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Ganadería
GHE kasu asko ematen ari dira

Gipuzkoako EHNEtik adierazi dugu 10 abelburu baino gutxiago dituztenek ere laguntza jaso beharko luketela

  • Sólo se concederán ayudas a explotaciones con más de 10 cabezas a 1 de septiembre de 2023
  • Desde Gipuzkoako EHNE hemos señalado que se debe ayudar a todos y todas las ganaderas
  • No existe ni tratamiento ni vacuna para la Enfermedad Hemorrágica Epizoótica del serotipo 8 

 Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoak (GHE) baserri askotako zutabeak astindu ditu. Bat-batean behiei eraso dien gaixoa dagoeneko osasun krisi bilakatu da, baina ez dirudi administrazio publikoa arazoari erantzuna emateko maila berean dagoenik. Gipuzkoan jo du, ustez, gogorrago eritasunak eta irailaren bukaera aldera lehen bilerak egiten hasi zen Foru Aldundia lehen sektoreko eragileokin. EHNEtik hasiera hasieratik adierazi diogu Aldundiari esku artean erabili dituen datuak baino kasu askoz gehiago dagoela eta gaixotasuna oso hedatuta dagoela. Ez hori bakarrik, kalteordainak behar dituela baserritarrak, baserri askotan egoera jasanezina bilakatzen ari delako eta askok abereak kentzea beste irtenbiderik ikusten ez dutelako.

Aldundiarekin egindako hirugarren bilerarako EHNEtik zenbateko kalteordainak aurreikusten genituen proposamen koadroa aurkeztu genien, baina ez zuten aintzat hartu eta 400.000 euroko diru partida jarriko zutela gaixotasunari aurre egiteko adierazi zuten.

EHNEtik 400.000 eurok ez dutela gaixotasunak eragindako kalteak ordaintzeko balio adierazi dugu hasieratik, baina Aldundiak azkenean diru laguntza deialdia berak, alde bakarrez, erabaki bezala aurkeztu du. “Gipuzkoako abeltzaintza sektorean Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoarengatiko (GHE) aparteko laguntzen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia” izenburupean banatuko dituzten laguntzak, kaltetutakoek egindako eskaerak estaltzera iritsiko ez balira, banaketa proportzionalki egingo dute, hau da, 150 € suertatzen badira ere tratatutako behi bakoitzeko, laguntza eskaera gehiago balego, kopuru hori baino gutxiago jasoko luke eskatzaileak behi bakoitzeko.

Diru laguntzen zenbatekoa
Laguntzak eskuratu ahal izateko 2023ko irailaren 1ean 10 abelburu baino gehiago dituzten ustiategiei emango zaie soilik eta data horretatik aurrera sintomatologia izandako behi aziendak hartuko dira aintzat bakarrik.

Aberearen heriotzagatiko laguntzak, produkzio orientazioaren, sexuaren, adinaren eta karta genealogikoaren araberakoak izango dira (haragitarako, hazteko edo suharra diren behientzako atal bat dago eta beste bat esnetarako behientzako).

Bestetik, gaixotasuna gainditu ondoren, animalien ekoizpen eta/edo ugalketa egoeran izandako ondorio edo ondorioengatiko laguntzak aurreikusi dituzte. Azken kasu hauetan, aldiz, 150€ ordainduko dituzte albaitariaren errezeta bidezko tratamendua jaso duten behi bakoitzeko. “EHNEtik uste dugu aipatu diru partida kopurua oso txikia dela, batez ere kontuan hartuta GHEk sortuko dituen inzidentzia kopuruak haziko direla. Gogorarazi genien, esne behien ukuiluetan ere inzidentzia handia izaten ari dela eta esne ekoizpenean eragin zuzena izaten ari dela. Era berean, bertan adierazi genuen ez dela zuzena 10 behitik beherako baserriei diruz ez laguntzea, denei lagundu behar zaiela uste baitugu. Era berean, bileran aipatu zuten, tratamentua justifikatu duten behi bakoitzeko 150 euroko laguntza emango zutela, baina partida horrekin denei laguntzeko iristen ez bazen, diru kopuru hori jaitsi egingo zutela. Alde batetik, gure kezka adierazi genuen kaltetuak izan diren animaliak zein diren justifikatzeko orduan arazoak aurreikusten dituguelako, albaiteroen errezetak, erabiltzen dituzten programak edota komunikatu gabeko abelburuekin. Eta bestetik, diru kopurua hori ez delako nahikoa.

EHNEtik uste dugu administrazioek osasun krisi honi erantzuteko moduko neurriak hartu behar dituztela. Behi eroen krisia baino larriagoa den egoera bat bizitzen ari gara baserritarrok eta arduraz jokatzea suertatzen zaie. Diru kopuru handiagoa jarri behar dute kalteordainei erantzuteko”.

Ibilbidea
Irailaren hasieran Gipuzkoako Foru Aldunditik komunikazioa iritsi zen herrialdeko behi ustiategi guztietara: Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoaren birusa (EHE) hainbat ustiategietan agertu zela. Hasiera batean Madrilgo Algeteko Erreferentziazko Laborategi Nazionalak kasuak konfirmatu ez zituen arren, berehala iritsi zen baiezkoa. Culicoides generoko moskitoek transmititzen dute birusa. Pertsonei kutsatzen ez dien arren, abereen artean azkar zabaltzen da: oreinak, adarzabalak eta orkatzak gogor jotzen ditu, baita behiak ere. Koadro kliniko hau eragiten die: sukarra, anorexia (jateko gogorik ez), aurpegiko edema, begiko edota sudurreko deskarga, listu jarioa, disnea, eritema edo muturraren deskamazioa, herren egitea, errapearen eritema, mihiaren eta konjuntiben hantura eta irensteko zailtasuna. Animaliaren heriotza eragin dezake. Antza denez, 1.500 metrotik gorako altueratan gaixotasuna zabaltzen duten moskitoek biziraupena zailagoa dute, eta altuera horretan egon diren abereak gutxiago erasotu ditu, baina hala ere, kasuak agertu dira eta ezin da gutxietsi eritasunak sor ditzakeen kalteak. Hemen dabilen GHE 8 serotipokoa da.

Ez dago tratamenturik
Gaixotasun honentzako ez dago tratamenturik, ezta txertorik ere.

Birusak abereak kutsa ez ditzan har daitezkeen neurriak intsektizidak eta uxagarriak erabiltzea izan daitezke: garraiorako erabiltzen diren atoi, kamioi eta abarrak, baita instalazioak ere ahal den neurrian moskitoengandik babestea larbizidak, zein intsektizidak erabiliz.

------------

Hay que comunicar los positivos

El 26 de octubre EHNE Nafarroa se reunió con el director general de Agricultura y Ganadería del Departamento de Desarrollo Rural del Gobierno de Nafarroa, Ignacio Gil, para analizar la situación de la Enfermedad Hemorrágica Epizoótica (EHE). Gil se comprometió a dotar una partida presupuestaria en 2024 para este fin, pero sin concretar ninguna cantidad económica, puesto que todavía no se hay datos suficientes sobre las consecuencias que está enfermedad está generando en Nafarroa. Fermín Gorraiz presidente de EHNE Nafarroa, puso de manifiesto la incertidumbre que sufren los y las ganaderas: “Hay ganado que pierde peso y no sabemos cuánto tiempo le costará recuperar esos kilos”. Desde EHNE se hace un llamamiento a todos y todas las afiliadas para que comuniquen cada uno de los positivos para poder obtener una foto que se ajuste lo máximo a la realidad. Según el Departamento de Desarrollo Rural, se han detectado 186 casos en Nafarroa.