Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ganadería
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Ganadería
Irudian, behi ustiategi bat

EITB Datak egindako datuen azterketaren arabera, jaitsierarik handiena abeltzaintza ustiategiek jasan dute

Ha descendido el número de explotaciones, y sobretodo han desaparecido las dedicadas a la ganadería. Pero el tamaño medio ha aumentado en Hego Euskal Herria. En la CAPV una explotación gestiona 4,10 hetáreas más que en 2009 (pasa de 11,53 a 15,63 hectáreas). También en Navarra cada explotación gestiona 4,22 hectareás más que hace una década.
  • Según EITB data en la última década en Hego Euskal Herria se han perdido 7.726 explotaciones
  • A pesar del descenso en el número de explotaciones, aumenta el tamaño de las que siguen

EITB Datak jasotako datuekin egindako azterketaren arabera, azken hamar urteetan Hego Euskal Herriko ustiategien kopuruak behera egin du nabarmen. Euskal Autonomia Erkidegoan esaterako, 2009an 16.519 ustiategi zeuden eta 2021ean 11.276. Nafarroan, berriz, jaitsiera txikiagoa izan da: 15.441 ziren 2009an eta 2021ean, aldiz, 12.928.

Ustiategien kopuruak behera egin duen arren, batez besteko tamaina handitu egin da Hego Euskal Herrian. EAEn, 2009. urtean baino 4,10 hektarea gehiago kudeatzen ditu ustiategi batek (11,53 hektareatatik, 15,63 hektareara igaro da). Nafarroan ere ustiategi bakoitzak antzeko hektarea kopuruak gehitu dizkio bere kudeaketari, hau da, 4,22 hektarea gehiago ditu bakoitzak (35,33 hektareatatik 39,55 hektareara).

Jaitsiera abeltzaintza ustiategietan
Nekazaritzan baino galera handiagoa gertatu da abeltzaintza ustiategietan datuek adierazten dutenaren arabera: EAEn %41 galdu dira eta Nafarroan, berriz, %22. Horri gehitu behar zaio, jaitsiera abeltzaintza mota guztietan eman dela, hau da, izan ardi, ahuntz, txerri, behi... Dena den, guztietan galerarik handiena txerri ustiategiek eta hegazti ustiategiek izan dute EAEn. Nafarroan ere galerarik handiena hegazti ustiategietan eman da.

Tamaina handitu da
Ustiategi kopuruak behera egin duen arren, jarraitzen dutenen tamainak gora egin du. Horren adierazle dira hamar urtean Nafarroan 20 makrotxerri- haztegi ezarri direla eta beste 10 hegaztien makroetxalde. EAEn bi hegazti makroetxalde egin dira.