Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ganadería
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Ganadería
GHEk hildako behiak

Aztertutako animalien % 67 gaixo prebalentzia arrastoarekin

Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoa gai hartuta Apirilaren 8an Aldundia eta sektoreko eragileak bildu ziren. Bilera hori aprobetxatu zen Aldundiari sektoreak bere aldetik bildu eta landu zituen proposamenak aurkezteko. Dokumentuan Gipuzkoako EHNE, Enba, Lurgintza, Abelur, GIFE, Gitxegi, GIBEL, Gitxael, HEBE, Gitel, Limousin, Blonda eta Latxa elkarteak elkarlanean eginiko gaixoari aurre egiteko neurriak zeuden.

Gaixotasunak kaltetzen jarraitu du, bai txahal, behi, zezenetan eta baita ardi eta ahuntzetan ere ugalketa errendimenduetan azaldu diren arazoei so egiten badiogu. Ume-galtzeak, jaio eta denbora gutxira akatu, umea izan eta esnerik gabe behiak, gaixotasuna pasa eta erabat kaltetuta geratu diren animaliak aurki daitezke.

Asko berriz hiltegira eramaten dira. Ardien kasuan, ugalketa-errendimenduan eragina izan duelaren zantzuak daudenez, abelgorriei bezala, ahariei ere ugalkortasun-testak egitea eskatzen zen. Lehen laguntzetan ez bezala, data jakinen arteko deialdien ordez, aurrekontu bati lotuta arazoak sortu ahala konpentsazioak eskatu eta ematea proposatu zuten, 3 atal ditu proposamenak:

1-Neurgaitzak diren balio galeren konpentsazioa. Ugalketa arazoak, ume botatzeak, esne galerak… errezetekin neurtu ezinezkoak dira. 2 urte abelgorri bakoitzeko 150€. 1 urte ahuntz eta ardi bakoitzeko 20€. Aurrez kontuan izan ez ziren galerak dira, eta azarotik aurrera ere eragina izaten jarraitu dute.

2-Hildako eta kendutako animaliek eragindako diru-sarreren galerak konpentsatu. Taula ezberdinak proposatzen dira, larreko eta esne behiak desberdinduz adin tarteak sailkatuz eta ardi eta ahuntzentzat berria sortuz.

3-Hildako eta kendutako animaliak ordezteko edo animalia horiek ez saltzeak, eragindako diru-sarreren --galerak konpentsatu. Hemen ere lerro desberdinetako laguntzak eskatzen ditugu, larreko eta esne behiak desberdinduz adin tarteak sailkatuz eta ardi eta ahuntzentzat laguntzak sortuz.

Aldundiak bere aldetik gaixoaren prebalentzia datuak eman zituen eta gaixoak zirkulazioan jarraitzen duela garbi erakusten dute eta espermigramara aurkeztu ziren 43 partehartzaileen animalietan gutxienez % 23 emaitza desegokia agertu da eta gaixoa pasa zuten idiskoen % 30 arazoak dituela ere agertzen du. Datuek sektoreak esanikoa indartu egiten du, gaixoak hemen jarraitzen du eta kalteak jasaten jarraituko dugunez orain Aldundiari dagokio aurkeztutako proposamenei erantzutea.