Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Herria
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Herria

Oraingoan ere, bat egin dugu ekimenarekin

  • EHNE-Nafarroa fue la primera en coger el testigo de nuestras organizaciones. Le siguió UAGA, que corrió su kilómetro justo antes del de Confederación. Gipuzkoa cerró el recorrido de EHNE en esta 23 edición de la Korrika.

Euskal Herriko kaleak zeharkatu ditu berriro Korrikaren 23. edizioak. Aurtengo leloak, Harro Herri, bere hizkuntzaz harro dagoen herriaren aldarrikapen irmoa eta alaia izan nahi du, euskaraz bizi nahi duen herriak, inork inolako diskriminaziorik jasan gabe.

EHNEk bat egin du berriro Korrikarekin, gure lurraldeko hainbat tokitan lekukoa hartzen. EHNE Nafarroak bere kilometroa korritu zuen igandean, hilak 17, Sesma eta Allo artean. Astelehenean, hilak 18, UAGAk eta EHNE Konfederazioak bi kilometro jarraian egin zituzten Kuartangon. Egun hauetako protesten harira, eta lehen sektoreari balioa emateko, traktore batek eta zaldi batek lagundu zuten ibilbide osoan zehar. Gipuzkoako EHNEk eta EBELen ordezkariek, berriz, Tolosan hartu zuten lekukoa, hilaren 23an.

Korrika martxoaren 24an amaitu zen Baionan, 11 egunetan 2000 kilometro baino gehiago egin ondoren. Korrikaren lehen edizioa 1980an izan zen, eta euskararen aldeko ekitaldi garrantzitsuenetako bat da, biltzen dituen pertsona kopuruagatik. Bi urtean behin ospatzen da, eta Euskal Herriko gizarte osoa mobilizatzen du, edizio bakoitzean partaidetza handiagoa da.

korrikanaf2403.jpg

korrikauaga2303.jpg

korrikakonfe2403.jpg

korrikaebel202403.jpg