Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Medio ambiente
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Medio Ambiente
Zubietako erraustegia

Hainbat astez ez du hondakinik erre

La avería sufrida por la incineradora de Zubieta no es la primera. La Asociación GuraSOS ha recordado que tuvo problemas con la homologación de dos hornos; en el verano de 2019 se quemó el transformador y asimismo ha tenido problemas en el sistema de filtrado de gases. Por otro lado, las instalaciones tienen problemas, puesto que no son estancos.

Zubietako erraustegiak beste matxura bat izan du apirilean. Oraingoan sorkuntza elektrikoko sisteman izan du arazoa. Siemens turbosorgailuak egiten du lan hori, sorkuntzaren interkonexioaren ziega batzuekin batera.

Horrez gain, GuraSOS elkarteak adierazi du Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak (GHK) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak herrialdean hondakinak biltzeaz arduratzen diren mankomunitateei ez ziela intzidentziaren berri eman eta ondorioz, hondakinak normaltasunez biltzen segitu zutela.

Hala ere, GHK-k matxura “elektriko txiki bat” gertatu zela onartu arren, erraustegia ez zela gelditu adierazi du eta GuraSOSi adierazpen alarmistak egitea egotzi dio.

Intzidentziak
Turbosorgailuan izandako matxura ez da Zubietako erraustegiak izan duen lehena. GuraSOSek gogorarazi du arazoak izan zituela bi labe galdaretan homologazioak lortzeko.

2019ko udan ere, transformadorea erre zen. Horrez gain, gasen arazte sistemak ere akatsak izan dituela gaineratu du elkarteak: hezetasuna pilatzen da aurrezkailuan eta ondorioz arduradunek proiektuan agertzen ez den tutu bat instalatu behar izan dute. Azken ekintza hau delitua den edo ez aztertzen ari da Donostiako epaitegia.

Era berean, errauste plantak estankotasunean arazoak dituela gaineratu dute. Bi lekutan hautsita dagoela zehaztu dute eta horren ondorioz, azpiegituratik ohi baino lixibatu kopuru handiagoa ateratzen ari dela esan dute GuraSOSeko kideek. Bestetik, Gorka Bueno Ekopoleko kide eta EHUko irakasleak egin duen ikerketaren arabera erraustegiari ez diote energia balorizazio planta ziurtagiririk eman. Ikerlariaren esanetan, kanpoko agente batek neurtu beharko luke eraginkortasun energetikoa, hau da, erraustegiak eraginkortasun energetikoaren gutxieneko balioak betetzen dituela, Europako Batasuneko arauei jarraikiz.