Eusko Legebiltzarrean izan da Ekopol taldeko kidea eta EHUko irakaslea den Gorka Bueno otsailean argitaratutako txostenari buruzko azalpenak ematen. Elkarrekin Podemos-IU eta EHBilduk eskatuta egin du agerraldia Buenok eta bertan adierazi du 2020.urtean Zubietako erraustegiak bi mila aldiz gainditu zuela legeak ezarritako substantzia toxikoen kutsadura maila. Horrez gain, erraustegiak ez duela R1 ziurtagiririk lortu zehaztu du (balorizazio energetikoaren instalazioa dela bermatzen duen ziurtagiria), kanpoko agente batek neurtu beharko bailuke azpiegiturak eraginkortasun energetikoaren gutxieneko balioak betetzen dituen, eta ez baitu egin.
Azalpenak eman ondotik proposamena egin du Buenok: kanpo auditoria bat egitea erraustegian. EAJk, berriz, GHK-k Buenok emandako datuak gezurtatu zituela eta Gurasosek adierazitakoa zalantzan jarri zituen.