Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Medio ambiente
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Medio Ambiente

Norbere lursailean zundaketak egitera enpresaren bat sartuz gero zein pauso eman argitu du AHT Gelditu taldeak

AHT Gelditu taldeak jakinarazi du AHTren lanen harira egin nahian ari diren zundaketek ez dutela oraindik legezko babesik. Hori dela eta, norbere lurretan zundaketa lanak egitekotan dabiltzala ikusiz gero eman beharreko pausoak zehaztu dituzte: “Sakanako eta Goierriko hainbat herritan prospekzio eta zundaketa geoteknikoak egiten saiatu dira, bai lur publikoetan, bai partikularrenetan. Beren asmoa 27 eta 209 metro arteko sakonera duten laginak lortzea da, AHT antisoziala eta antiekologikoa eraiki ahal izateko. Orain arte jasotako datuen arabera, zundaketa horiek modu irregularrean egiten ari dira, legezko bermerik gabe, batzuetan kaltetuak informatu gabe eta bidezko administrazio-prozedurak bete gabe. Onartezinezko praktika horien aurrean, beharrezkoa da erne egotea. Horregatik, enpresaren batek zundaketa horiek egiteko asmoaren berri baduzu, edo zure baimenik gabe makinak sartu nahi badituzte, hau proposatzen dizuegu:

1/Zure herriko Udalarekin harremanetan jarri jarduera irregular hauen aurrean aholkularitza jasotzeko.

2/Sakana, Goierri eta Lautadako Stop AHT zundaketak ekimenarekin harremanetan jarri, 656711130 telefonora deituz.