Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Medio ambiente
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Medio Ambiente
Manifestazioak Azpeitiko kaleak zeharkatu zitue

EH osotik etorritako jendez, aldarriz bete ziren kaleak

  • La movilización contó con el apoyo de más de 80 agentes de Euskal Herria, entre ellos EHNE-Gipuzkoa y UAGA
  • Se realizaron diferentes talleres sobre agroecología, defensa de la tierra y pérdida de biodiversidad

Euskal Herria Bizirik plataformak deituta manifestazio nazionala ospatu zen apirilaren 13an Azpeitian. Leku aukeraketa Azpeitia, Zestoa eta Errezilgo lurretan Statkraft multinazionalak ezarri nahi duen zentral eolikoa gelditzeko Sañu Bizirik taldea egiten ari den borrokari sustengua adierazteko erabili zen. Euskal Herri mailako 80 eragiletik gora babes jaso zuen, tartean Gipuzkoako EHNE eta UAGArena.

Egun osoko egitaraua lotu zen, goizean zehar tailer ezberdinetan parte hartzeko aukera izan zen, trantsizio energetiko korporatiboa eta megaproiektuak, agroekologiaren ekarpenak, feminismoa lurraren defentsan eta bioaniztasun galera gai hartuta. Ondoren mahai ingurua eta bazkaria eta arratsaldean zen eguneko ekitaldi nagusiaren hitzordua.

Manifestazioa 18:00ak pasa abiatu zen plazatik eta herrian zehar aldarriak zabaldu ondoren herriko plazan bildu ziren berriro ere. Mobilizazioa bete zuten pankartak eta manifestariak kioskoaren bueltan zirela, antolatzaileek bertsotan agurtu eta eta irakurketarekin hasi ziren.

Larrialdi Ekologikoa
Instituzioak larrialdi ekologikoaren aurrean hartzen ari diren neurriak salatzen ditu zabaldu zuten mezuan, klima larrialdiari aurre egiteko apustua kapitalismo berdean oinarritzen dutela argudiatuz bai Nafar nahiz EAEko gobernuek eta momentu honetan EAEko Lurralde plan sektorialaren onarpena gelditu dezatela eskatuz. Natur baliabideen suntsiketa sistematikoa azpimarratu zen, lurrak industrializatuz elikagaiak ekoizteko aukera galduz lurraldea. Bukatzeko hondamendi ekologiko eta soziala salatu zen, gutxi batzuen aberastasuna metatzeko eredu ekonomikoa bultzatuz bizi baliabideen pobretzea zabaltzen dela, osasunean adibidez. Gizarte eredua aldatuz ,ekosistemak babestuz, kontsumoaren eraldaketa eta ongizatea soziala lehenesten duen eredua aldarrikatu zuen plataformak.

"Euskal Herria ez dago salgai", "mendietan ez", politikarien eta botere ekonomikoen kontrakoak zein beste hainbat aldarri ozen eta indartsu entzun zen. Jendetza bildu zen eguraldia lagun bi ordu iraun zuen mobilizazioan; antolatzaileen arabera, 2.200 lagunek parte hartu zuten.

"Gero eta gehiago gara lurraren defentsan ari garenok, baserrian hasi eta akademiaraino", nabarmendu zuten antolatzaileek. Ekitaldiaren "arrakasta" eta gero, hurrengo hitzordura gonbidatuz amaitu zuen eguna EH Bizirik sareak: maiatzaren 26an mendi martxa nazionala egingo dute Bizkaian, Kolitza mendira.