Baserri askotan udaletako urik ez dela jarri gogorarazi zaio Urak Agentziari
Uraren kanonak zalantza ugari sortu ditu eta Uraren Euskal Agentziarekin bilera egin ondoren, batzuk argitzea lortu du EHNEk.
Zeinek ordaindu behar du?
Ur kaptazioa egina dutenek. Hau da, iturburu batetik ura hartzen dutenek, izan pertsona fisiko, juridiko, mankomunitate edo kontsorzioa.
Dokumentazioa
Hasierako aitorpena (FA-0008 agiria): Aipatu aitorpen hau behin bakarrik aurkeztu beharko da 2022ko urtarrilean hasi eta ekainera bitartean. Data hauen ondoren egiten bada ur kaptazioa hilabeteko epea izango da aitorpen hau aurkezteko. Autolikidazioa (FA-0012 agiria): agiri hau urtero urtarrilean aurkeztu beharko da eta bertan aurreko urtean hartutako ur kopurua adierazi beharko da.
Salbuespena
200 metro kubiko baino gutxiago kontsumitzen dutenek tramite berdinak bete behar ditute, baina tarifa ordaintzetik salbuetsita daude. Salbuespen hori lortzeko FA-0010 agiria bete eta aurkeztu behar da.
Hobaria
Nekazaritza edo abeltzaintza jarduerarako erabilera izango den urak %90eko hobaria du, baina hau hala egin ahal izateko FA-0010 agiria betetzeaz gain, jardueran egiaztatzen duen akreditazioa aurkeztu beharko da. EHNEtik txartel berdea aurkeztea nahikoa dela uste dugu, baina Urak-etik ez dute halakorik konfirmatu oraindik. Izapide hau hiru urtetik behin berritu behar da hobaria jaso ahal izateko.
Kontadore elektronikoa
Uraren kontadorea elektronikoa ez bada, aldi baterako soilik, Estimazio objetiboa egiteko eskaera egin daiteke (iturburuaren erabilerarako aitortu zen urteko ur bolumenaren baitanegingo dute kalkulua) eta horretarako FA-001 agiria bete behar da.
Zalantzek badarraite
hau guztia azaltzeko EHNEk bilera informatiboak egiteko eskatu dio Urak agentziari, izan ere, kontadoreak non jarri edo mankomunitateak diren kasuetan hobariak nola aplikatu behar diren ez da garbi gelditzen. Garbi adierazi dugu bileretan baserri askotara udalek urik ez dutela eraman eta baserritarrek beraiek egin behar izan dutela ur lortzeko inbertsio guztia eta lege honek ez duela ikuspuntu hori aintzat hartu.