Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Política agraria
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Política Agraria
Barazkiak

Hainbat estatu akordioaren kontra agertu ziren Batzordean

  • ECVE celebra el bloqueo de la desregulación de los OGM-NTG por parte del consejo de la UE

Europako Batasuneko Estatu Kideetako Ordezkari Iraunkorren Batzordea (COREPER) bildu zen Kontseiluak Genetikoki Eraldatutako Organismoak (GEO) eta Teknika Genomiko Berriak (TGB) ez arautzeko proposamenari buruzko akordioa lortzeko Belgikako lehendakaritzan testu bat oinarri hartuta. COREPERak ez zuen inolako akordiorik lortu, eta horrek Parlamentuarekin eta Batzordearekin negoziazioak hastea eragozten du 2024ko ekaineko Europako hauteskundeen aurretik. Via Campesinarentzako positiboa da hainbat estatu proposamen honen kontra agertu izana. Batzordeak ez die argi berderik eman estatuei beren lurraldeetan TGBak landatzeko baimena eman dezaten, eta era berean, ateak ireki dizkio patenteen bidez zabaldutako hazi guztiak konfiskatzeko bideari.

Via Campesinaren ustez, lorpen handia da Batzordeak jarrera hori hartu izana. Hala ere, Europako Parlamentuko gehiengoa GEO eta TGBak baimentzearen alde agertu da. Via Campesinak botaketa hori salatzen du baserritarren eskubideen kontra doala uste baitu, baita herritarrek GEOrik gabeko elikagaiak eskuratzeko duten eskubidearen kontra ere.