Alegazioak aurkezteko epea apirilaren 12an amaituko da eta zuzenean edo digitalki egin daiteke
Erdiz Bizirik plataformak, inguru horretan meategi bat jartzeko Nafarroako Gobernuak onartu duen Udalaz Gaindiko Eragineko Plan Sektorialari (UGEPS) alegazioak aurkezteko, herritarren sinadurak biltzen hasi da. Proiektu hori Magna enpresak bultzatu du. Izapide edo tramite hau fisikoki zein digitalki egin daiteke, eta epea apirilaren 12an amaituko da.
Alegazio horien arabera, meatze-ustiapenak Erdiz larre gisa erabiltzea deuseztatuko du, eta ehun abeltzain baino gehiago izorratuko ditu, bere eguneko lanean horrelako proiektu batek sortzen dituen dardarak, hautsa, soinua eta kutsadurak kalte eta ezin egon handia sortuko luke eta abereengan. Gainera gune hau, Aldude Mendiko eta Belateko Kontserbazio Eremu Berezien (KBE) barruan dago eta bertan ugatza bezalako desagertzeko arriskuan dauden espezieak bizi dira, babestutako flora ere ahaztu gabe.