1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Abeltzaintza
Berriak EHNE
AZKENAK ABELTZAINTZA
Behiak

Orain arte zegoen kontratua eten eta gaixotasun bakoitzeko kontratu berezitu bat sortu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Abenduaren 28an Gipuzkoako Foru Aldundiak bilera egin zuen Abelgorrien Froga Berezien Programan parte hartzen duten abeltzainekin. Bertan adierazi zuen 2024tik aurrera aipatu programan aldaketak izango direla. Hau da, hemendik aurrera BVD, Neosporosia edo paratuberkulosiaren programetan parte hartu nahi bada, gaixotasun bakoitzeko kontratu bat sinatu behar da eta eritasun bakoitza modu isolatuan landuko da. Hots, abeltzain bakoitzak erabaki behar du zein gaixotasunen programatan parte hartu nahi duen. Konrtatuak urtarrilaren 15a baino lehen sinatu behar ziren eta albaitariari eman. Bestetik, orain arte egon den kostua ordaintzeko modua ere aldatu dute: orain analisi horien %85a Aldundiak hobarituko du, baina gainontzeko %15a abeltzainak ordainduko du. Kostuak albaitariaren bidez ordainduko dira.

Programatan parte hartzeak hainbat ondorio ditu: alde batetik, bigarren urtez programan ezarritakoa betetzen ez bada kanporatu egingo dute eta hurrengo bost urtetan ezingo du parte hartu. Horrez gain, Aldundiak ustialeku horri kalifikazio bat emango dio. Informazio gehiago nahi izanez gero, norbere albaitariarekin hitz egitea gomendatu dute.