Ondarre gaztandegiko Eneko Goiburu, hirugarren urtez jarraian, eta Arizkungo Valle del Baztan gaztandegia izan ziren sarituak
Ordizian ospatu zen Artzain Egunean Idiazabal Jatorrizko Deiturak emaniko datuen arabera gaztaren ekoizpena % 2 jaitsi da 2023ko kanpainan 1,3 miloi pasatxo eta ekoizpenaz gain ekoizle kopurua ere murriztu egin da, 2022an baino hiru ekoizle gutxiago aritu dira guztira 115, 2008tik daturik baxuena. 2016az geroztik, ekoizpena 1,3 milioi kilo inguruan egonkortu da. Hala, 2019an lortu zen bolumenik handiena, 1,4 milioitik gorako ekoizpenarekin.
Ohi bezala, Ordiziako kaleetan Aralarren eta Aizkorri-Urbian bazkatzen duten 1.500 ardi inguru ibili ziren aurten ere, eta bisitarien arreta bereganatu zuen, baita ardi eta ahari erakusketek ere.
Eguneko beste arreta gunea, Udaletxeko ekitaldi aretoan gazta mozketan izan zen. Aurten Edorta Lamo sukaldaria izan zen aukeratua. Ekitaldi berean Arantzazuko artzain eskola omendu zen eginiko lana aitortuz.
Ordiziako eta Napardiko ekitaldietan banatu ziren 2023ko Idiazabal gaztaren erregulartasun eta kalitate sariak, batetik Ondarre gaztandegiko Eneko Goiburuk jaso zuena -hirugarren urtez jarraian -, eta Arizkungo Valle del Baztan gaztandegiak.
Jose Mari Ustarrozek 17 urtez kargu horretan aritu zen kontseiluko presidente ohiak, honela definitu zuen Idiazabal gazta: urtaroko elikagaia, bakarra, bereizia, larreetako ziklo naturalei lotua eta mendiko abeltzaintzaren mantenuan ordezkaezina.