1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Azkenak
Berriak EHNE
AZKENAK EHNE
Artilea naturala denez, zuntz sintetikoek eragiten duten kutsadurarik ez du sortzen

Apirilaren 9an izango da Europako Artile Eguna

  • El 9 de abril las protagonistas serán las mujeres que trabajan la lana En el Día Europeo de la lana Gipuzkoako EHNE ha reivindicado el valor de esta fibra natural El uso de la lana es sostenible, porque es local y porque es una fibra natural que no contamina. El uso de las fibras naturales evita la contaminación de las aguas y de los mares; es un material que ofrece grandes oportunidades de innovación, permite realizar un consumo responsable y fomenta la economía circular. Asimismo, el pastoreo contribuye al mantenimiento de la biodiversidad. 
Europako artilearen hirugarren eguna ospatuko da apirilaren 9an. Gipuzkoako EHNEtik egun horren garrantzia aldarrikatu nahi dugu, izan ere, artilea etorkizuneko zuntza dela nabarmendu nahi baitugu. Aurten artilea lantzen duten emakumezkoei eman nahi diete protagonismoa European Wool Exchange elkarteak egin ohi duen urteroko ekitaldian: “Emakumeek ibilbide luzea dute artilearekin lan egiten, eta zuntz natural horretatik bizimodua ateratzeko modu berriak nola aurkitu dituzten erakustea nahi dugu”. Artilearen eguneko jardunaldia Belgraden egingo dute, baina zuzenean jarraitzeko interesa izanez gero, European Wool Exchange elkartearen webgunean sartu eta 14:00etatik aurrera ikusteko aukera izango da.

Jasangarritasunaz
Garapen jasangarriaren helburuak oinarri hartuta artilearen erabilera sustatzea eta zor zaion begirunea eskaintzea planeta hobe bat lortzeko bidean ezinbesteko urratsak izango dira. Zuntz naturalen erabilerak uren eta itsasoen kutsadura saihesten du; industria berrikuntzarako aukera handiak eskaintzen dituen materiala da; kontsumo arduratsua egikaritzeko bidea zabaltzen du, ekonomia zirkularra sustatuz. Era berean, artzaintzak biodibertsitatea mantentzen laguntzen du.

Abantailak
Artilea hondakin gisa ikusarazi nahi duten arren, hamaika abantaila ditu: isotermikoa da, iragazgaitza eta suaren aurkakoa. Gainera, %100 biodegradagarria da, gure itsaso eta ozeanoetako kutsadura murrizteko irenbidea izango dena.

Orain
Zuntz natural honen erabilerak dituen aukerak anitzak dira. Zalantzarik gabe, etorkizuneko zuntza dela esan daiteke eta gertukoa. Artilearen aldeko apustua egin behar dugu, kutsadura murrizteko aukera ezinhobea eskaintzen duelako. Artileak jendarteari eman diona aitortu behar dugu eta emateko daukanari begiratu behar diogu, izan ere, zuntz artifialen aroa bukatzear baitago.