1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ingurumena
Berriak EHNE
AZKENAK INGURUMENA
El objetivo es conseguir disminuir la emisión de carbono

Trantsizio Ekologikorako legearen helburua 2050. urterako EAEn karbono neutraltasuna lortzea da

Trantsizio Ekologikorako legea osatzeko oinarrizko akordioa lortu dute EAJk, EHBILDUk eta PSEk. Aipatu legearen helburua 2050erako karbono neutraltasuna lortzea da emisioak eta energia kontsumoa murriztuz, Gobernantza markoa hobetuz, energia berriztagarriekiko finantzaketa handituz eta erregai fosiletan inbertsioak egiteari utziaz. Hori horrela, 2030erako EAEn ekoizten den energiaren %32 berriztagarria izatea adostu dute eta emisio kutsagarriak %45 murriztea. Horrez gain, Batzorde Zientifiko bat eta Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Euskal Bulegoa sortuko dute. Hein berean, gaineratu dute, 2025etik aurrera enpresek kanon bat ordaindu beharko dutela azpiegiturak ezartzeagatik eta diru hori eskualdean berrinbertitzeko erabiliko dela.