1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Landa garapena
Berriak EHNE
AZKENAK LANDA GARAPENA
‘Baserritik zuretzat, zentzuzko merkataritza’-n parte hartzen duten ekoizleen produktu batzuk irudian

Lehen fasea bukatu ondoren, Gipuzkoako ekoizle gehiagori proiektuan parte hartzeko deia luzatu diete

  • El objetivo es que todos los elementos que componen la cadena sean beneficiarios
  • Ha cumplido un año el proyecto ‘Baserritik zuretzat, zentzuzko merkataritza’

Urtea bete du dagoeneko ‘Baserritik zuretzat, zentzuzko merkataritza’ Gipuzkoako EHNEren eta Edertoren arteko proiektuak. Proiektu pilotuaren lehen fasearen balorazio positiboa egin ondoren, gertuko denda txiki, zein harategietan, bidezko prezioan bere produktua saltzeko interesa duten ekoizleei dei egin diete parte har dezaten. Hala egiteko interesa dutenek info@baserritikzuretzat. com-era idatz dezakete edota 688621548 telefonora hots egin dezakete.

Elkarlanari esker hasi zen lehen urratsak ematen iazko urriaren hasieran, hain zuzen. “Merkatuan balio katea desorekatua dagoenez,salmenta kanal bidezkoagoa garatu nahi dugu. Partaide guztien artean adostu dugu balio katea, izan ere, batzuetan, hirugarren banatzaile bidezko banaketak errentagarritasun baxua ekar dakioke ekoizleari, hau ekiditeko ekoizle askok distribuzioa bere gain hartu dute. Gerta daiteke, ekonomikoki sarrerak handiagoak izan arren, logistika eta banaketa kostuek zati handia kentzea errentari, norbanakoak inbertitu beharreko denboraz gain. Horrelako egoeran topa daitekeen ekoizleak alternatiba gisa izan dezake ekimen hau” azaldu dute proiektuaren sustatzaileek.

Era berean, bertako produktuen eskaintza bateratua kudeatzen zuen eragilearen hutsunea bete du proiektuak: “Espezializatutako komertzio txiki hauetan bertakoak diren produktuak aurkitzeko arazoak egon izan dira. Bertako produktuen eskaintza anitza eta bateratua duen merkaturatzaile gutxi dagoelako. Gure helburua katea osatzen duten elementu guztiak onuradunak izatea da: baserritarra, dendaria eta eroslea”. Aipatu baserritar eta merkatari txikien sarea elkarlanaren bidez, soziala, ingurumenarekin errespetuz jokatzen duena, berritzailea eta inguruko sare sozioekonomikoa indartuko duena bultzatu nahi dute. Era berean, zehaztu nahi izan dute ‘Baserritik zuretzat’ zigilua daramaten produktuak Gipuzkoako Landa eremuko baserrietan ekoiztutakoak direla. Produktu freskoak nahiz transformatuak aurkituko ditu kontsumitzaileak proiektu honetan parte hartzen duten merkatarien dendatan: barazkiak, esnekiak, edariak, kontserbak...