Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteek, Landaola Federazioa osatzen dutenek, bolak biltzeko erabiltzen diren plastikoen bilketa egiteko urte guztiko egutegia osatu dute dagoeneko. Data zehatzen berri izan nahi duenak Gipuzkoako EHNEren boletinean kontsultatzeko aukera izango du.
Landa Garapen Elkarteetara hots egin nahi duenak berriz, hona hemen kontaktuak:
- Behemendi 943490219
- Deba garaia 943762547
- Goimen 943161244
- Tolomendi 943655097
- Urkome 943816500.