1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Nekazal politika
Berriak EHNE
AZKENAK NEKAZAL POLITIKA

Portugalen ere BEZa jaitsi beharra izan du estatuak inflazioa altua dela argudiatuz. %8a baino altuagoa da duten inflazioa. Berrogei elikagai izan dira BEZaren jaitsiera izan dutenak eta tartean baita arrainak eta haragiak ere: haragia eta arraina (freskoa, nahiz izoztua), barazkiak, patatak, arrozak, pastak, ogiak, gaztak, esneak, jogurrak, gurinak, arrautzak, frutak (sagarrak, udareak, laranjak, platanoak eta meloiak), lekaleak, oliba olioak eta hazien olioak. Aipatutako produktu horiek guztiek orain arte %6ko BEZa zuten.

Urriaren bukaerara arte luzatuko dute neurri hori eta araua indarrean sartu bezain pronto hamabost eguneko epea izango dute saltokiek prezioaren jaitsierara moldatzeko. Espainiako estatuak ere antzeko neurria jarri zuen martxan pasa den urtarrilaren 1ean, baina bi estatuen artean dagoen ezberdintasunetako bat da, Espainiako gobernuak ez dituela haragia ezta arraina ere neurri horren barruan sartu.